Sarek deituta milaka herritarrek Kursaal eta Sagues arteko bidea egin dute gaur arratsaldean, indarrean dagoen espetxetako legedia bete, kartzelan gaixo dauden presoak askatu, eta euren giza eskubideak errespeta daitezela eskatzeko.


Bakearen usoaren aurrean egin den ekitaldian, Sareko kidek kartzeletan zenbait presok bizi duten egoera dramatikoa salatu dute, “Kartzeletako legeak larriki eri direnak askatzeko agintzen du. Hala ere, ez dute araudia betetzen euskal presoen kasuan. Eta jokabide anker horren ondorioz, hiltzeko arriskuan jarri dituzte. Bizitza osorako kartzelarik ez dute onartzen legeetan, baina bai errealitatean; euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen egoera eta baldintzen ondorioz, kartzela zigorra bizi osorako zigor edota heriotza zigor bilakatzen da preso batzuentzat”.

Herritarren Sareak ez du zalantzarik giza eskubideak ezabatu dituela espetxe politika latz horrek. “Munduaren begien aurrean ipini behar dugu errealitate hau. Gaixo dauden euskal presoei espreski ukatzen zaie legeak berak ahalbidetzen duen kaleratzea, erabaki politikoa eskubideen gainetik jarri dute, alegia”.

Sareren iritziz, herritarren mobilizazioa behar beharrezkoa da egoera irauli eta konponbidea emateko: “sare handi bat ehundu behar dugu giza eskubideen urraketa eta gehiegikeria horiek guztiak indargabetzeko. Argi dugu, giza eskubideak konponbidearen oinarrizko zutabe direla, eta biak, eskubideak eta konponbidea, benetako bakearen osagai nagusiak. Bakea lortzeko bidean, guztiok elkarrekin, lehenengo, gaixo dauden presoak berehala kaleratzea lortu behar dugu, egunero pairatzen dituzten arau urraketa, istorio beltz eta latz horiei, amaiera ona eta zoriontsua emateko”.

Giza eskubideen errespetua da bake iraunkorraren eta elkarbizitza oparoaren osagai nagusiena.

Herritar ugari eta askotarikoak etorri gara, gaur, hona, horixe aldarrikatzera. Herri-sare sendoa osatuko dugu guztion artean, preso daudenen eskubideak zaindu daitezen; gaixo daudenak aska ditzaten, eta, etxe ondora, hona ekar ditzagun espetxeratu, errefuxiatu, deportatu eta erbesteratuak.

Zineman errealitate gordinak erretratatzen dira, egia da. Eta, film bezainbat istorio ezagutzeko aukera izan dugu egunotan Donostian. Testuinguru honetan, fikziotik errealitatera jauzi bat eman nahi dugu, eta euskal presoek bizi duten egoera latzaz gogoratu.

Gaixorik egotea beti da dramatikoa; are gehiago, larriki, itxaropen handirik gabe, gaixo baldin bazaude. Egoera muturrera heltzen da, larriki eri eta kartzelan baldin bazaude…

Kartzeletako politikaren arduradunek zer egiten dute honen aurrean? Muturreko egoeran denari lagundu? Ez.

Kartzeletako legeak larriki eri direnak askatzeko agintzen du. Hala ere, ez dute araudia betetzen. Eta jokabide anker horren ondorioz, hiltzeko arriskuan jarri dituzte. Bizitza osorako kartzelarik ez dute onartzen legeetan, baina bai errealitatean; euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen egoera eta baldintzen ondorioz.

Si, compañeros y compañeras, la aplicación excepcional de las leyes a los presos vascos convierten las penas de cárcel de algunos en cadena perpetua o pena de muerte. Las autoridades penitenciarias vulneran reiteradamente el derecho de excarcelación del enfermo para ser atendido fuera de la prisión en el caso de los presos y presas vascas.

Ez dugu bizitza osorako kartzela aldirik onartuko, ezta kartzelan gaixo larririk ere, are gutxiago, heriotzarik. Ikusi dugu Madrileko agintariek ez dutela jokabidea aldatzeko borondaterik, eta, beraz, bidegabekeria horien aurrean, egoera iraultzeko ezinbestekoa da herritarron mobilizazioa eta gehiengoaren aldarrikapena.

Eskerrik asko, beraz, hemen elkartu zaretenoi. Sare handi bat osatuko dugu gehiegikeria horiek guztiak indargabetzeko. Giza eskubideen urraketa eta neurrigabekeria horiek guztiak mundu osoari ezagutaraziko dizkiogu, behingoz atzean gera daitezen.

Madril eta Pariseko arduradun politikoek presoen sakabanaketa baliatzen dute, presoak eurak eta haien senideak zigortzeko. Nahiz eta sendatu ezinik gaixo egon, askatzen ez dituzten presoak oso baldintza latzetan daude:

  • Senideen eta konfiantzako pertsonen babesik gabe, bakardadean sufritzen dituzte gaixotasunak.
  • Oinarrizko osasun eskubideak ukatzen zaizkie, oro har: ez dute medikuen arreta jasotzen, diagnosi eta azterketak hilabeteak luzatzen dira. Eta, bien bitartean, gaixotasunak aurrera, gehienetan okerrera, egiten du.

El incumplimiento de la legislación sobre la liberación de los presos enfermos pone en peligro su vida. Prevalece la decisión política de las autoridades por encima de la ley , los derechos y la adecuada atención sanitaria. Tenemos que dar a conocer al mundo entero esta realidad.

Irudiaren garaian bizi gara, zinea hizkuntza unibertsala da, eta gaur salatzen dugun pelikula mundu osora zabalduko dugu, oinarrizko giza eskubideen urraketa eten dadin.

Aldaketa eta konponbidea bultzatu ditzagun denok! Izan ere, argi dugu, giza eskubideak konponbidearen oinarrizko zutabe direla, eta biak, eskubideak eta konponbidea, benetako bakearen osagai nagusiak.

Bakea lortzeko bidean, guztiok elkarrekin, lehenengo, gaixo dauden presoak berehala kaleratzea lortu behar dugu, egunero pairatzen dituzten istorio beltz eta latz horiei, amaiera ona eta zoriontsua emateko.

Denok zabaldu behar dugu mezu hau, norberaren konpromisoa, mugimendu zabal bilakatzeko, erabaki politiko desegoki horiek hartzen dituztenak, zentzugabekeriaz ohartu eta jokabide bihozgabe horri amaiera emateko.