Larunbatean, Bilbora | Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñoz “Txiki”

Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñoz "Txiki" | 2015/01/04 |

Datorren urtarrilaren 10ean, Sarek deituta, Bilbon izango gara. ELA eta LAB sindikatuetako arduradun gisa, geure militantziari, lan munduari, eta euskal gizarteari oro har, dei egiten diegu euskal preso politikoen dispertsioaren kontrako manifestazio horretan parte har dezaten.