Markina-Xemeingo Sare martxan!

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde lan egingo duen herritarren sarea martxan dago Markina-Xemeinen.

Domeka arratsaldean aurkeztu zuten Markina-Xemeingo Sare, eta lehenengo sarekideak ere egin dituzte.

Sare, euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen urraketagaz behin betiko eta errotik amaitzeko sortu den sare herritarra da; egitasmoaren protagonistak danok gara eta bat egin behar dugu», azaldu zuten. Jakitera eman zutenez, mugimenduaren erronka nagusiak sakabanaketagaz behin betiko amaitzea, gaixo larriak, 70 urtetik gorako pertsonak eta hiru laurdenak beteak dituzten euskal presoak, beste presoen modura, kartzeletatik irtetea, eta espetxealdi luzaketarik ez egotea dira. Hori dela eta, Jose Ramon Foruria Foru gaixorik dagoen preso politiko markina-xemeindarraren kasua aitatu zuten: «11:00etatik 18:00ak arteko ordutegia dauka kalean egoteko, astero Basaurira joan behar da sinatzera eta Bizkaitik ezin du irten. Nahiz eta kartzelatik kanpo egon ezin da esan aske dagoen pertsona bat denik.

 

[otw_shortcode_button href=”http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2014/12/15/euskal-preso-iheslari-eta-deportatuen-eskubideen-alde-lan-egingo-duen-herritarren-sarea-martxan-dago-markina-xemeinen/” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]