Marea hori batek Gasteizko kaleak hartu berri ditu; premia larria duen mareak zeharkatu ditu Gasteizko kaleak, gaixo den preso bat ez dadila minutu bat ere espetxeratua egon exigitzen duen marea.

sare-gasteiz5Ideologiak alde batera utzita, horrenbeste sufrimenduri eta giza eskubideen urraketa etengabeari nahikoa dela esan dion marea hori honek.

Espainiar Gobernuak diseinatutako espetxe politika da hau eta espainiar auzitegien zati handi baten kolaborazioari esker, ezinezkoa dena posible izan dadin, mugarik gabeko ingeniaritza juridikoa erabiltzen dute José Ramón López de Abetxuko eta beste sei euskal herritar, euren zigorrak beteta izan arren, askatasuna eskuratu ez dezaten eta horretarako Europako legedia ere ez betetzea erabakitzen dute lotsagabeki, Europar Batasuneko kide izanik bete beharko balute ere.

SAREn argi dugu; ez daukagu geldirik geratzeko asmorik. Gure salaketak kaletan, instituzioetan eta behar den toki denetan entzun daitezen arituko gara atsedenik hartu gabe. Sare herritar gisa jaio ginen unetik, sufrimenduaren ateak ixteko asmoz aritu gara eta itxaropenari eta elkarbizitzari ateak zabaltzeko lanean jarraitzea izango da gure jarduna. Etorkizuna bakean eraiki nahi dugulako.

Jendartearen aktibazioa ezinbestekoa da horrenbeste sufrimenduri amaiera emateko; norbanako bakoitzaren aktibazioa ezinbestekoa da konponbide prozesuan pausoak eman ahal izateko eta guri dagokigu presio sozial hori eragitea. Hargatik, sarea zabaltzen jarraitzera gonbidatzen zaituztegu, giza eskubideak, konponbidea eta bakea helburu dituen sarea osatzen jarrai dezagun.

+ ARGAZKIAK

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Preso gaixoen askatasuna eskatuz, manifestazio nazionala deitu dute irailaren 24rako.

Larriki gaixo dagoen Jose Ramon Lopez de Abetxuko presoaren askatasuna eskatuz zeharkatu dituzte ehunka lagunek Gasteizko kaleak. Mobilizazioaren amaieran data berri bat proposatu dute larriki gaixo dauden presoen kaleratzea eskatzeko: irailaren 24an Donostian.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Sarek manifestazio nazional batera deitu du irailaren 24rako

Gaixorik dauden presoak aske uzteko eskatuko dute mobilizazio horretan, Donostian.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Gaixo dauden presoak askatzea eskatu dute ehunka lagunek Gasteizen

Sarek deitutako mobilizazioan gogoan izan dute Lopez de Abetxuko preso gasteiztarra. Bihotzeko arazoak izateaz gain, hainbat gaitz degeneratibo ere baditu.

Jarraitu irakurtzen