Sare Nafarroak deituta, mila lagun inguru bildu ziren Iruñean dispertsioaren amaiera eskatzeko.

argazkia-IruneaAldaketa. Azken urtean, guztion ahotan dabil hitz hori, guztion idatzietan, guztion irakurgaietan…
Aldaketa, gizarte hobe eta justuago baterantz. Aldaketa, oinarritzat pertsonenganako errespetua
izango duen gizarte baterantz; giza eskubideak urratzerik onartuko ez duen gizarte baterantz;
elkartasunez beteriko gizarte baterantz; elkarbizitzan oinarrituko den gizarte baterantz.

Gaur, geure egin nahi dugu aldaketa hitza. Beharrezkoa zaigu aldatzea, pertsona guztion giza eskubideak errespetatu ahal izateko. Eskubide horietako batzuk, gaur egun, urratu egiten baitzaizkie euskal presoei, haien senide eta ingurukoei. Eta askatasuna kentzeak ez luke ekarri behar pertsona orori dagozkion beste hainbat eskubide ere kentzea. Nafarroi ere badagokigu preso dauden horien giza eskubideak errespetatzea, ehunka kilometrora dauden horienak, gaixo larrienak… Barne Ministerioaren ingeniaritza zorrotzez urratzen baitira haien eskubideak, eta, ondorioz, baita gu guztionak ere. Preso bati dispertsiorik gabe bizitzeko eskubidea urratzen zaionean, senideen eta lagunen bisitak jasotzeko eskubidea kentzen zaio, defentsa on bat izateko eskubidea, ikastekoa, euskaraz komunikatzekoa… Azken batean, etxetik gertu egoteko eskubidea urratzen zaienean, beste urratze asko ere sartzen dira zakura, eta zaku hori ere aldatu nahi dugu.
Dispertsio politikak senideak behartzen ditu astebururo-astebururo milaka kilometro egitera, haien
senideekin 40 minutuz baino ez egoteko.
Adin txikikoak eskolak galtzera behartzen ditu, 8 ordutik gorako bidaiak egitera… Politika kriminal horrek, hain zuzen, ahalbidetu du Karmele Solaguren eta Sara Fernandez nafarrek errepidean bizia galtzea.
Frantziako eta Espainiako kartzela politika sadikoak ez du presoa bakarrik zigortzen; senide eta ingurukoak ere zigortzea bilatzen du, astebururo jartzen baita martxan dispertsioaren erruleta errusiarra, eta zoriaren esku geratzen da gu guztiok etxera onik eta osorik iritsiko ote garen ala ez. Gogoratu: aurten, bost istripu gertatu dira dagoeneko dispertsioaren eraginez, eta horietako bi, bi asteko epean. Istripu horren erantzule Espainiako eta Frantziako Barne Ministerioa eta Justizia Ministerioa dira.
Beste askotan ere errepikatu dugun bezala, dispertsio politika legezkotasunaren eta europar jurisprudentziaren aurkakoa da; hala salatu dugu SARE herri-sareak editatutako “Dispertsioaren liburua”n, bai eta 100 juristak sinatutako dossierrean ere, zeina orain aste batzuk aurkeztu baikenuen Bizkaiako Abokatuen Bazkunean.
Nafarroako gizarte osoari dei egin nahi diogu, amaiera eman diezaion gatazka eta sufrimendua luzatu eta bakeari oztopoak jarri besterik egiten ez duen egoera honi. Eta, zalantzarik gabe, bakea da guk guztiok nahi duguna, bake justu eta iraunkorra.
Orain da unea, sufrimenduari atea itxi eta bakeari leihoak irekitzeko.

+ ARGAZKIAK

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Sare insta al fin de la dispersión y a derogar leyes de excepción.

La red ciudadana Sare ha instado al próximo Gobierno español que salga de las elecciones del 26 de junio a que termine de «una vez por todas» con la política de dispersión y «derogue todas las leyes de excepción puestas en marcha» por gobiernos anteriores.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Sakabanaketa “zigor gehigarria” dela gogorarazi dute Iruñean.

Salbuespen neurriek Europako legedia urratzen dutela gogorarazi du Sarek.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Sarek dispertsioa amaitu eta salbuespen-legeak derogatzeko eskatu du.

Ehunka lagunek hartu dute parte presoen eskubideak defendatzen duen plataformak Iruñean deitutako manifestazioan.

Jarraitu irakurtzen

> Diario de Noticias

Sare insta al fin de la dispersión de presos y a derogar las leyes de excepción.

Pide a la ciudadanía que se suba al tren de los derechos humanos y se convierta en un activo para acabar con su vulneración.

Jarraitu irakurtzen

> Euskalerria irratia

Salbuespen legeekin eta dispertsioarekin bukatzera dei egin du Sare herritarrak.

top dispertsioa: giza eskubideak, konponbidea, bakea lelopean mobilizazioa egin zuen atzo Sarek Iruñean, eta sakabanaketa Europako legediaren kontrakoa eta “zigor gehigarria” dela esan du.

Jarraitu irakurtzen

> Ahotsa.info

Sakabanaketa “zigor gehigarria” dela gogorarazi dute Iruñean.

Salbuespen neurriek Europako legedia urratzen dutela gogorarazi du Sarek.

Jarraitu irakurtzen