OHARRA: Oier Oaren atxiloketa

  • Atzo Oier Oa preso ohia atxilotu zuten Iparraldean. Atxiloketa hau aurrez ere arrazoi berdinen baitan eman diren beste atxilokata batzuei batzen zaie.

Atxiloketa hauek “Fijait” fitxategiak direla eta ematen ari dira, hau da, Frantziako lurralde administratiboan bizitzeko debekua dutela eta, nahiz eta Justizia Auzitegiek ezarritako zigorra osorik betea izan.

Gogorarazi nahi dugu fitxategi hori Frantziako Gobernuak sortu zuela indarkeria islamistaren aurka, eta bide batez, ETArekin zerikusia izateagatik espetxeratutako euskal herritarrak ere bertan sartu zituztela. Euskal herritar horiek behin baino gehiagotan eskatu dute Iparraldean bizi ahal izateko baimena, eta sistematikoki ukatu zaie.

Saretik salatu nahi dugu fitxategi honek gero eta euskal herritar gehiagori eragiten diela, beren eskubideak murriztuz, Frantziako Justizia-Auzitegiek ezarritako zigorra osorik betea izanda ere.

Atxiloketa honek Euskal Herrian bizitzeko eskubidea urratzen du.