Ondarroako Sarek elkarrizketa bategaz egin du jendaurreko aurkezpena

50 bat lagun batu ziren Ondarroan Sarek egindako aurkezpenean. Ondarroako agerraldia, gainera, era berezian antolatu zuten sarekideek.

Aurkezpenean, besteak beste, sakabanaketaren inguruan sakontzeko aukera egon zen. Senarra kartzelan duen Naroa Leonek sakabanaketa nola bizi duen azaldu zuen. Leonen esanetan, sakabanaketak presoen senideei ere zuzenean eragiten die. «Zigorra bere senarrari ez eze, familia guztiari» ere ezartzen ari direla nabarmendu zuen.

Leonegaz batera Arkaitz Otxoantesana Mirentxineko koordinatzailea berbetan aritu zen. Otxoantesanak beraiek egiten duten beharraren berri eman zien herritarrei. Dispertsioaren liburuxkaren nondik norakoak azaltzen amaitu zuten aurkezpena.

Egilea: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza