Miramar Jauregian egingo den ekitaldiak giza eskubideen, elkarbizitzaren eta bakearen esparruan lanean jarduten duten kideak batu nahi ditugu, sinetsita baikaude, guztiok batera ekin behar diogula gai honi”

Orain Presoak dinamikak agerraldia egin du gaur goizean Donostian datorren urriaren 20an Miramar Jauregian antolatzen ari den bakearen eta elkarbizitzaren inguruko ekitaldiaren berri emateko. Hemen, bertan irakurritako adierazpena:

Ekainaren 2an aurkeztu genuen Orain Presoak dinamika eta orduztik, hainbat izan dira egin ditugun agerraldi eta ekimenak, besteak beste, herriz herriko aurkezpenak eta Urriaren 20ko manifestaziorako deialdiak.

Irailaren 8an eman genuen prentsaurrekoan aldiz, Espainiar Estatuan emaniko Gobernu berriz eta Gobernu berriak egungo espetxe politikaren inguruan emandako jarrera aldaketaren inguruko balorazioa egin genuen, emandako aldaketa hori pozez eta itxaropenez jaso genuela adieraziz, baina baita bide orri baten falta nabari genuela argituz ere. Zentzu honetan, esan beharra dugu, euskal presoen euskalherriratzea nola gauzatu asmo duten jakin gabe jarraitzen duela jendarteak eta urruntze poltikarekin amatzea ezinbestekoa dela elkarbizitzan aurrera urrats sendoak eman ahal izateko.

Gaurkoan, hain zuzen ere, elkarbizitza eta bakea hizpide izango dituen ekitaldi baten berri emateko batu gara Orain Presoak dinamikako kideetako hainbat. Datorren Urriaren 20an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera Miramar Jauregian, giza eskubideez, elkarbizitzaz eta bakeaz mintzatzeko ekitaldi publikoa antolatzen gabiltza. Ekitaldi honetara politikagintzan, sindikalgintzan, herri ordezkari gisa instituzioetan edota giza eskubideen, bakearen eta elkarbizitzaren alorrean lanean dabiltzan pertsonak bertara gonbidatzen ari gara, baita, sufrimendua jasan behar izan duten eta jasaten duten hainbat herritar ere.

Ekitaldi honekin esparru honetan lanean jarduten duten kideak batu nahi ditugu, sinetsita baikaude, guztiok batera ekin behar diogula gai honi, guztiok batuta eraiki behar dugula elkarbizitzan eta bakean oinarritzen den jendartea. Horregatik, gaurko agerraldi hau ere probestu nahi dugu gonbidapena helarazi diegun guzti horiei bertaratzera animatzeko dei egiteko, gizarte zibilarekin batera lan hau egitera gonbidatzeko.

Gaurko agerraldi honen helburu nagusia aurkeztu berri dugun ekitaldiaren berri ematea bazen ere, urriaren 20an bertan, arratsaldeko 17:00etan Antiguako Tuneletik abiatuko den maninifestaziorako deialdia egiteko ere baliatuko dugu. Eta baita, manifestazio honi hasiera emango dion 8 metroko ohiala, jendartean alor ezberdinetan egiten duten lanagatik ezagunak diren 10-15 lagunek eramango dutela iragartzeko.

Espetxe politikaren auzia gori gorian den honetan eta urruntze politikarekin amaitzeko oinarriak ezartzeko ireki diren aukera berrien aurrean, inoiz baino garrantzitsuagoa ikusten dugu urriaren 20an herritarrak kalera atera eta bide honetan aurrera urratsak emateko herri nahi sendo bat dagoela erakusteko.

¡Necesitamos ayuda en la defensa de los derechos humanos!

Si quieres tomar parte en la red y realizar una aportación económica, te invitamos a ser SOCIX, a ser Sare

Ser Sare