Gaua goizean Donostiako Udalak, indar politiko guztien aldeko botoz (PSEA, EAJ, Irabazi eta EHBildu), PPrena izan ezik, Sare Herritarrak bultzatutako euskal presoen Euskal Herriratzearen aldeko mozioa onartu du. Onarpenaren ostean, Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak onartutako mozioaren garrantzia azpimarratu du, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Diputazioek, hala nola, Nafarroako zein EAEko Parlamentuek aurrez euskal presoen gerturatzearen zein gaixo larrien etxeratzearen aldeko adierazpenak egin dituztela gogoraraziz.

Oiartzabalek adierazi duenez, Donostiako Udala ez da izan PSE, EAJ, EHBildu eta Podemos/Ahaldugu taldeek babestutako mozioa onartu duen lehen Udala, ezta azkena ere. Aurrez Eibarren, Larrabetzun Elgoibarren, Aretxabaletan, Getxon, Lekeition eta Lemoan ere mozio bera indar politikoen gehiengoz onartua izan da eta datozen asteetan, besteak beste, gainontzeko hiriburuetako Udaletan ere eztabaidatuko da. Dinamika hau urrunduak dauden presoak dituzten herri guztietara zabalduko da.

Sareko bozeramaileak adierazi duenez, mozioak herritarren gehiengo zabal batek eskatzen duena batzen du, elkarbizitza eta bakean aurrera urratsak eman ahal izateko euskal presoen eskubideak errespetatuak izan eta senideak zigortzeari lagatzea. Horretarako, lehen ezinbesteko pausua, euskal presoen Euskal Herriratzea delarik. Zentzu honetan, instituzioek ere gai honi eutsi eta euren ekarpena egitea beharrezkotzat jo du, gizarte zibil, mugimendu zein instituzioak elkarrekin lan egiteko ordua dela esanaz.

Hala, Donostiako Udalaren atzekaldean eginiko deklarazioetan Urriaren 20an hirian Orain Presoak dinamikaren baitan antolatuko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu die bai herritarrei, baita herri ordezkariei ere, konponbidean aurrera egin eta presoen auzia askatzeko jendarte aktibo bat beharrezkoa den gisara, beronek instituzio eta herri ordezkarien babesa izan behar duela agertuz.

¡Necesitamos ayuda en la defensa de los derechos humanos!

Si quieres tomar parte en la red y realizar una aportación económica, te invitamos a ser SOCIX, a ser Sare

Ser Sare