Presoen eskubideak betetzeko eskatu du Ibarretxek Hondarribian

300 lagunetik gora bildu ziren joan den ostiralean Itsas Etxea Auditoriumean, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren Giza eskubideak goiburuko hitzaldia entzuteko. Euskal preso politikoen eskubideen aldeko Sare taldeak antolatu zuen ekitaldia, eta hitzaldiaz gain, herriko Sarek prestaturiko bideo bat proiektatu eta Jexux Mari Mendizabal Bixargorrik idatzitako bertsoa abesteko aukera izan zen.
Bere solasaldian, Ibarretxek nabarmendu zuen presoak pertsonak direla eta zentzu horretan eskubideak dituztela, eta azken asteetako hainbat geratakariz mintzatu zen: herrialde desberdinetako zigorrak ez bateratzeko Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia, Jaque-Mate operazioa, epaileen arteko gatazkak, eta abar.
Hurrengo aste eta hilabeteetan, “sare herritarra hedatzeko eta handitzeok erronka” du presoen eskubideen aldeko taldeak, eta argiatara eman berri duten Dispertsioaren liburua zabaltzen saiatuko dira, besteak beste.

[otw_shortcode_button href=”http://bidasoa.hitza.eus/2015/02/04/presoen-eskubideak-betetzeko-eskatu-du-ibarretxek-hondarribian/” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]