Psikologoak terroristatzat hartzen dituena jota dago

Polizia operazioak ez dira txantxetan hartzeko kontua, baina atzoko sarekadak hau ondorioztatzera eraman gaitzake: psikologoak terrorista arriskutsu gisa atxilotzen dituen Estatu bat jota dago. Burutik jota batetik, politikoki nora eza baino ez duelako islatzen. Eta lur jota bestetik, horrela ez baita indarra erakusten, ahulezia baizik. 2012ko udan Iosu Uribetxebarriaren aferak argi utzi zuenez, prozesu honen hasiera-hasieratik espetxe politika jasanezinari tinko eusteko erabakia hartu zuen PPko Gobernuak, gaixotasun larriak dituzten euskal presoak ere kartzelan atxikiz. Eta hautu hark atzoko muturreraino eraman du; orain, preso horiei arreta eskaintzen dieten osasun arloko profesional eta boluntarioak ere jomugan ditu. Erokeria galanta.

 

[otw_shortcode_button href=”http://www.naiz.eus/eu/iritzia/editorial/psikologoak-terroristatzat-hartzen-dituena-jota-dago” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]