Sakabanaketa politika “sinesgaitza” egin zaie Europako zenbait diputaturi

Sakabanaketa bukatzeko mezua hedatzeko, hasi ditu bilerak Etxerat-ek Europako Legebiltzarrean. Goizean, Europako Legebiltzarreko lehendakariorde Dimitrios Papadimoulisekin bildu dira.

Etxerat-en ordezkaritza bat Europako Parlamentuan da. Sakabanaketa zer den kontatu eta hori amaitzeko konpromisoa eskatuko dute. Kolore guztietako ordezkaritzekin dituzte hitzorduak. Besteak beste, Europako Legebiltzarreko lehendakariorde Dimitrios Papadimoulisekin (Syriza) elkartu dira Etxerat-eko kideak. Ventespartiet alderdiko eta GUE/NGL taldeko lehendakariorde Malin Bjork suediarrarekin eta De Groen Greens-eko Bart Staes flandriarrarekin ere batu dira. Flandriako Parlamentuak harrera ofiziala egin dio euskal presoen senideen elkarteari.

[otw_shortcode_button href=”http://www.berria.eus/albisteak/108556/sakabanaketa_politika_sinesgaitza_egin_zaie_europako_zenbait_diputaturi.htm” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]