San Telmotik euskal jendartera

Teresa Toda eta Joseba Azkarrga | 2015/03/15 |

Gaur dela urtebete San Telmon, testu argi eta zuzen batekin agerraldia egin genuen pertsona talde batek, giza eskubideen defentsan Euskal Herrian herritar sare bat osatzeko dei eginaz. Eta giza eskubideen defentsa hori eremu jakin bati begira: presoen eta haien senideen eskubideei begira, hain zuzen. Zeinak dispertsioa mantentzearekin eta zigorren inguruko salbuespenezko legediarekin urratua baita oraindik ere. Han aipatzen genituen, halaber, exiliatu eta deportatuen eskubideak, eta haien egoerak konpontzeko beharra.