Sare plataformak ohartarazi du orain arte bildutako dirua ez dela nahikoa

Sare plataformak herritarrei eta eragileei ekarpen ekonomikoa egiten jarraitzeko eskatu die, orain arte bildutako dirua nahikoa ez dela ohartarazi baitu. Urtarrilaren 10eko Bilboko manifestazioa izan eta bi egunera, Guardia Zibilak eraman egin zuen han bildutako dirua —90.000 euro inguru—. Sarek dio joan den asteko Donostiako martxan ekarpen ugari jaso zuela, baina oraindik ez dituela gastu denak beteak.

Egilea: Berria