Sarek begi onez hartu du ‘Zuzen Bidean’ proposamena

Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataformak begi onez hartu du Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Idazkaritzak espetxe araudia aldatzeko aurkeztu berri duen Zuzen Bidean proposamena. Sareren ustez, «oso positiboa» da dokumentua, «oinarrizko urratzeak urgentziaz konpontzeko beharra adierazten duelako». Proposamenak jasotzen dituen neurri asko bere aldarrikapenekin bat datozela nabarmendu du Sarek. Zuzen Bidean proposamenak, besteak beste, 70 urtetik gorako presoak askatzeko, gaixo larriak etxeratzeko eta sakabanaketa politika amaitzeko lege aldaketak eta neurriak biltzen ditu.

[otw_shortcode_button href=”http://www.berria.eus/paperekoa/1798/004/002/2014-12-02/sarek_begi_onez_hartu_du_zuzen_bidean_proposamena.htm” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]

Egilea: Berria