sare herritarra

Urtarrilaren 14an euskal presoen eskubideen alde inflexio puntua ezarriko dugu Bilboko kaleetan. #SalatzenDut

Mobilizazio sozialak historikoki paper garrantzitsua jokatu izan du jendarte garaikideetan. Gehiengoak artikulatzeko, jendarteak aktibatzeko eta aldaketa handiak lortzeko tresna izan da. Horren adibide bat edo beste denok ezagutu dugu.

Litekeena da ekimen horien protagonistek, une hartan, bere ekintzek izan zezaketen eragin historikoaz ez jabetzea. Hala eta guztiz ere, uste osoz borrokatu zuten sinesten zutenagatik.

Ezbairik gabe, helburuak errealitate egitea lortzeko orduan, esandako hau, faktore erabakigarria da.

Sare herritarrak espiritu hori kutsatu nahi dio jendarteari, uste sendo hori, alegia. Ideiak argi izanez, konbentziturik egonez, hala uste badugu behintzat, gure helmugak lorgarriak izanez. Horretarako, irmotasunez eta ausardiaz, gogor, lan egin behar badugu ere.

Zentzu horretan, beste urte batzuetan izan bezala, urtarrilaren 14an Bilbo mobilizazio erraldoi batean bihurtzeko deialdia luzatzen dugu. Bilboko urteroko mobilizazioa, salbuespeneko zerbait izan dadila, gure arestiko historiaren bilakaera marka dezan, euskal jendartearen gehiengoak hainbeste desio duen bake eta elkarbizitza etorkizun baterantz.

Ezin dugu alde batera utzi baliatu beharreko une berri baten aurrean aurkitzen garela. Legebiltzar berri bat osatu berri da, osaketa eta gehiengo berriekin. Eta gehiengo berri horiek, gauzak aldatzeko balio behar dute. Ezin dugu pentsa, denak berdin jarraituko duenik.

Gaur bertan Espainian legegintzaldi berri bat abiatzen da, erabateko gehiengorik gabe, eta indar politikoen gehiengoa espetxe politika ere aldatzea beharrezkoa dela uste duena.

Jakina, aldaketaren indarrak gehiengoa izatean, Nafarroako Legebiltzarrean ere aukerak izan badirela ahaztu gabe.

Honenbestez, hurrengo urtarrilaren 14ko manifestazioa inflexio puntu garrantzitsua izan dadin nahi dugu. Lehena eta geroaren artekoa marka dezala, pasa den urriaren 15ean abiatu genuen aktibazio soziala ziklo berri honetan.

Alde anitzeko konpromisoak piztuko dituen sugar moduko bat izan dadila, bai maila orokorrean, baita maila lokalean ere. Jardun-eremu edota alor bakoitzean: lantegi, ikastetxe eta instituzioetan; kaleetan, futbol zelaietan edota saskibaloi edota pilota kantxetan… leku guztietan ikus eta entzun gaitzatela: SALATZEN DUT.

Erabakigarria izan behar dela deritzogun ziklo berri bat. Bai espainiar eta frantziar kartzeletan giza eskubideen errespetua lortzera begira, nahiz gatazkaren eta bere ondorioen konponbidean aurrera egitera begira ere.

Horretarako, jendarte guztiari eginiko deialdian berresten dugu. Eragile sozial, politiko eta sindikal guztiei, instituzioei, eta oro har, pertsona orori. Esfortzuak bikoizteko, borondateak gehitzeko eta ibilbide orri komuna partekatzeko deialdia da. Ideologien eta alderdikerien gainetik.

Demokrata guztiok badugu, batzen gaituen gutxiengo komuna. Giza Eskubide guztien defentsa bezalako gai unibertsala.

Gutariko bakoitzak Salatzen Dut tresna bere egin behar du. Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen bandera hartuz. Guztiok norabide berdinean arraun egin dezagun, kai honetara iritsi ahal izateko. Guztion ahaleginez, errealitate bihur dezagun: pertsona ugari izanik, leku askotan, gauza txikiak eginez, egungo egoera alda baitezakegu.

Honako hau izango da erabiliko dugun sinbolismoa edota koloreen esanahia: Salatzen Dut bereizgarri berdeaz, euskal presoen giza eskubideen urraketak salatzeko erabiliko dugu. Zigorren batuketarik eza, isolamendua eta bakartzea, komunikazioen muga eta kontrola, eta finean, hainbeste eta hainbeste eskubide urraketa ahalbidetzen dituen salbuespen legedi bat.

Bestetik, Salatzen Dut bereizgarri horiaz, beraien legea bete dezaten eta gaitz larriak dituzten 10 euskal presoak aska ditzaten.

Eta azkenik, Salatzen Dut bereizgarri arrosaz, preso direnen senideengan hainbeste sufrikario eragiten duen urruntze politika salatzeko.

Beraz, bultzada berri bat emateko ordua da, oro har, euskal jendartetik, eta bereziki alderdi eta instituzioetatik. Behin betikoz, eszenatoki hau gainditzea, guztiok aurre egin beharreko lehentasuna izan behar da, behin-behineko konponbide eta bake eszenatokirantz aurrera egitea nahi badugu behintzat.

Salatzen Dut-ek baditu beharrezko osagaiak, euskal presoen eta beraien senideen eskubideen errespetuaren aldeko gehiengo sozial, politiko, sindikal eta instituzionala artikulatzeko, aktibatzeko eta gai hau agendaren erdigunean ipintzeko, eta ondorioz, gatazka gainditze bidean, ikasturte hau erabakigarria izan dadin lortzeko. Eragile bakoitzari dagokio hausnartzea, euskal jendartearen gehiengo handiak eskatzen digun neurriko ekarpena egiteko gai ote den ala ez.

Sare herritarra osatzen dugunok, argi dugu. Gatazka gainditze bidean, ikasturte hau erabakigarria izan dadin, aktibazio soziala da gakoetariko bat. Urtarrilaren 14an 17:30ean La Casillatik. Entzun eta sentituko gaituzte!

Euskal Presoak Euskal Herrira! Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea!

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Sare llama a «una gran movilización» para el día 14 de enero en Bilbo.

Sare, la red ciudadana que trabaja a favor de los derechos de las personas presas, ha convocado una manifestación nacional para el día 14 de enero en Bilbo. La marcha partirá a las 17.30 desde La Casilla.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Urtarrilaren 14an presoen eskubideen alde “inflexio puntua” ezartzera deitu du Sarek.

Urtarrilero euskal presoen eskubideen alde egiten den manifestazioa 17:30ean abiatuko da Casillatik: “Bilboko urteroko mobilizazioa salbuespeneko zerbait izan dadila, gure arestiko historiaren bilakaera marka dezan, euskal jendartearen gehiengoak hainbeste desio duen bake eta elkarbizitza etorkizun baterantz”.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Bilboko manifestazioa ‘inflexio puntua’ izatea nahi du Sarek.

Urtarrilaren 14an egingo dute, eta antolatzaileek ‘Bilboko urteroko mobilizazioa salbuespeneko zerbait izan dadila’, espero dute ‘gure arestiko historiaren bilakaera marka dezan’.

Jarraitu irakurtzen

> Deia

Sare convoca su marcha anual por los presos el 14 de enero y espera que marque “el devenir hacia un futuro en paz”.

Llama a “trabajar duro, con tesón y determinación” para lograr  “compromisos multilaterales” hacia “la resolución del conflicto”.

Jarraitu irakurtzen

> EuropaPress

Sare convoca su marcha anual por los presos el 14 de enero.

Llama a “trabajar duro, con tesón y determinación” para lograr “compromisos multilaterales” hacia “la resolución del conflicto”.

 

Jarraitu irakurtzen

> Kaos en la red

Sare llama a «una gran movilización» por la paz y los derechos humanos para el día 14 de enero en Bilbo.

La red ciudadana Sare ha anunciado esta mañana la convocatoria de una nueva gran movilización en Bilbo el próximo 14 de enero que tendrá como lema ‘Euskal presoak Euskal Herrira! Derechos Humanos, Resolución, Paz!’. En una comparecencia ante los medios en la capital vizcaina, los portavoces de Sare Urtza Alkorta y Joseba Azkarraga en euskara.

 

Jarraitu irakurtzen