Zama doinuz arindu IV elkartasun jaialdia urtarrilaren 13an ospatuko da Etxarri Aranatzen

Laugarren urtez izango da. Prentsa ohar honen bitartez, datorren urtarrilaren 13an Etxarri Aranazko Kultur Etxean eta bi emanalditan (arratsaldeko 17:00 eta 19:30) eginen den “Zama doinuz arindu” kontzertu-ikuskizunaren KARTELA zabaldu nahi dugu. Etxarriko Sarek eta senide eta lagunek antolaturik, berriz ere Euskal Herriko abeslari ezagunek urtetako gatazkak oraindik gainean dugun zama arintzeko aukera emanen digute.

Helburua, euskal presoei apikatzen zaien salbuespenezko legedia salatu eta hortaz ematen diren hainbat eskubide urraketen zama arintzea izango da; eta aldi berean urtetan luzatu den gatazkaren konponbidean urratsak ematearen aldeko mezua zabaltzea.

Azken hiru urtetan bezala kartelarekin oso pozik gaude antolakuntzatik. Berriz ere lehen mailako musikariak dauzkagu gure artean.

Hauek dira “Zama doinuz arindu IV” jaialdian parte hartuko duten gonbidatuak:

1. Juantxo Arakama (GLAUKOMA) + Lil Martin Selektah
2. FERMIN MUGURUZA + Magu-Arri (DESKONTROL)
3. PANTXOA CARRERE
4. KOBAN
5. AKELARRE (Juanpa, Xanet, Xabi)
6. HUNTZA (Josune-Uxue)
7. AFU
8. EXPRAI MARRAZKILARIA
9. ITZIAR ITUÑO

SARRERA: 15€

ALDEZ AURRETIK EROSTEKO:
– Etxarri Aranazko Udaletxeko kultura bulegoan (astelehenetik ostiralera 09:00-13:00)
– On-line: www.etxarriaranatz.eus web gunean
– Etxarri Aranazko Xapatero eta Leku Ona tabernetan