Zergatik da dispertsioa giza eskubideen urraketa?

Arantza Aldezabal | 2015/03/11 |

SAREk lau-haizetara zabaldu nahi du euskal presoek pairatzen duten dispertsioa zergatik den giza eskubideen urraketa, bai beraiena eta bai beraien senideena ere. Sakabanaketak, zehazki, intimitaterako eta familia-bizitzarako eskubidea zapaltzen du. Lege-euskarririk ez duen zigorra da sakabanaketa. Espetxean diren pertsonen intimitaterako eta familia-bizitzarako eskubidea jasota eta aitortuta dago giza eskubideen eta askatasun publikoen Europako Hitzarmenean, baita Espainiako 1978ko konstituzioan eta lege-maila apalagoko beste arau batzuetan ere. Aitzitik, Espainiako eta Frantziako Gobernuek muzin egiten diete lege guzti horiei.