“Euskal preso politikoak eta Estatuaren tranpak” power point bidezko azalpen bikaina eman zigun abokatuak Santiren eta Santiren egoeran dauden presoen egoera, zigor metaketaren ingurukoak “ulertzeko”.

Kepak, Txurdik, 27 urte espetxean eginak. 20 urte zeramala “Parot Dotrina” deitzen dutena medio, ateratzear zegoela hamar urte gehitu zizkiotenekoak gogoratu zituen. Santiren ibilbidea mahai gaineratu, bere egoera gerturatu eta tranpa horien helburua argitu digu hitzaldiak: kondenak luzatzea eta preso multzo bat aske ez geratzea.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare