Iruñeko Peñak «dispertsioa eta urruntzearekin politikarekin jada amaitu behar da»

Bi urte joan dira Iruñeko hainbat Peñek Euskal Presoek pairatzen duten dispertsioaren kontra azaldu ginenetik eta urte bat nafarroako gizarte zibilak deitutako Orain Presoak dinamikarekin bat egin genuenetik. Zehazki, Iruñeko La Unica, Bullicio Pamplones, Irrintzi, Sanduzelai, San Fermin, Alegria de Iruña, Muthiko Alaiak, Aldapa, Rotxapea, La Jarana eta Armonia Txantreana peñek giza eskubide eta elkarbizitzaren zein bakearen eraikuntzaren aldeko dinamika horri babesa eman genion, orain dela bi urte, peñetan, gure kidegoak babestu zuen dokumentua aintzat hartuta.

Aurten, Anaitasuna Peñako hainbat kide, modu pertsonalean, dinamika eta aldarrikapen honekin bat egin dutela nabarmendu nahi dugu.

Sufrimenduekin amaitzeko bidean gure konpromiso eta ekarpena egin nahi dugu. Zentzu honetan espetxe politika honek sortzen duen sufrikarioarekin amaitzea beharrezkoa dela uste dugu, iaz esan bezala, dispertsioa eta urruntzearekin jada amaitu behar delarik. Orain da momentua. Gizarte zibilaren konpromisoak ahalbideratu du, urratsez urrats, honaino iristea
eta aurrerantzean ere gizarte zibila izan behar da protagonista.

Horregatik, aipatutako Iruñeko peñek, Sanferminei begira eginen dugun ekarpenaren berri eman nahi dizuegu. Gure konpromezua eta Sanferminetan dugun erreferentzialtasuna praktika honekin amaitzeko lagungarria izan daitekela jakitun izanez.

Zehazki, gure pankarta eta lokaletan dispertsioa salatzen jarraituko dugu eta gure bazkidegoaren artean ‘Orain Presoak’ leloa duten txapak banatuko ditugu. Bazkidegoak jaietan zehar txapa jantzita eramateko.

Egin dezagun konponbidearen aldeko bide hau elkarrekin!

#DispertsioarekinAmaitu
#OrainPresoak

Iruñeko La Unica, Bullicio Pamplones, Irrintzi, Sanduzelai, San Fermin, Alegria de Iruña, Muthiko Alaiak, Aldapa, Rotxapea, La Jarana eta Armonia Txantreana peñak