Sare Herritarrak bultzatutako Orain Presoak dinamikaren egitekoa da euskal presoen eskubideen alde, zein elkarbizitzaren eta bakearen alde lan egin eta indarrak batzea. Etorkizunari begira ezberdinen arteko zubiak eraikitzea beharrezkoa da. Gatazkaren ondorioak konponbidean jarri eta bake iraunkor integral baterako oinarriak gizartearen aktibaziotik etorri behar dira. Baina horrek denon ardura, denon ahalegina behar du.

Zeregin horretan kokatzen dugu abenduaren 28 eta 29 Iruñeko erdigunean (Sarasate Pasealekuan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean) egin nahi dugun ekimen ikusgarria. Hauek dira “Begirada bat barrutik” ekimenaren helburuak:

  • Euskal preso nafarren GIZA ESKUBIDEEN urraketak gizarteratu.
  • GATAZKAREN KONPONBIDEAREN beharra azpimarratu
  • Gatazkaren ondorioz zabalik dauden zauriak ixteko ahaleginean, BAKEAREN eraikuntzan, gizarte aktibazioaren garrantziaz ohartarazi. Urtarrilaren 12an DENAK BILBO/BAIONA-ra.

Bi egunez, 8 metroko ziega bat jarriko dugu Sarasate pasealekuan. Ohe bat, mahai eta aulki bana… Bi egun horietan goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30etara ostiralean, eta 10:00etatik eguerdiko 13:30etara larunbatean, 30 herritar, bakoitza 30 minutuz, ziegaren barrualdean egotera gonbidatu ditugu. Alderdi, Sindikatu eta eragileetako ordezkariak, kazetariak, abeslariak, marrazkilariak… eta, oro har, herritarrak. Esparru eta sentsibilitate ezberdineko jendeari proposatu nahi zaio txanda labur horiek egitea, ekimen parte hartzaile eta anitz bat bilatu nahian. Ordu erdi horretan marrazkilariak marrazki bat egin dezake, idazle batek testu bat idatzi, bertsolariak bertso pare bat abestu, abeslariak kantatu, kazetariak bere kronika ziega barrutik idatzi… edo besterik gabe gutun bat idatzi edo bertan ezer egin gabe ordu erdiz egon.

PARTAIDEAK:

Julio Soto (Bertsolaria), Anabel Arraiza (Aktorea, Hutsun Txalapartariak, Maider Ansa (abeslaria). LAB, ELA, Hiru, Steilas, EH Bildu, Salhaketa, Etxerat, Sortu, Reyes Ilintxeta (Euskalerria Irratia), Joseba Santamaria (Diario de Noticias) , Joxerra Senar (Berria), Martxelo Diaz (Gara – Naiz), Miguel Angel Llamas “Pitu” (Ahotsa.info)