«Beldurra barruraino sartua du, baina bisitarekin animatu da pixka bat»

Igeldoko Irunek igogailuan jaso du GARAren deia, bisitatik bueltan, 2 eta 4 urteko bere haurren ondoan. Estremerara eraman du kotxez senide batek, bost bat orduko bidaian. Berez ez zitzaion joatea tokatzen, baina Iñaki Imaz bikote-lagunak eskatu zion, preso sozial baten jipoia jaso ondotik.

Bi umeak beti berarekin daude eta beste batekin lotan uztea zaila izan da. Bestalde, bidean trafiko gutxi egon da, baina izotz handia.

Nola aurkitu duzu Iñaki?

Ezkerreko begia ubelduta eta ezpaina erditik zatitua sudur azpian, handituta eta josita. Kolore horixka zuen aurpegian eta gorputzean mina, baina min handiagoa zuen barruan, ukituta zegoen pasatutako beldurragatik.

Zer pasatu zitzaion?

Isolamenduan dago Iñaki eta berarekin dagoen Garikoitz Azpiazuk Madrilen epaiketa zuela-eta, bakarrik atera zuten isolamenduko patio txiki-txikira arazo psikologiko handiak dituen preso sozial batekin. Preso hau beste ume bat hiltzen saiatu zen 6 urterekin. Oso konfliktiboa da eta eskaria egin zuten aldentzeko, arriskutsua zelako. Nahita jarri dute hor, ez da kasualitatea izan, hori gertatzen utzi dute. Hori da salatu behar dena.

 

[otw_shortcode_button href=”http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2015-02-09-06-00/hemeroteca_articles/beldurra-barruraino-sartua-du-baina-bisitarekin-animatu-da-pixka-bat” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]