Lagunarteko «road-movie» bat

Urrun diren lagun edo senide presoak bisitatzera joatea road-movie bat egitearen antzekoa da. Hori nola hasten den badakizu, baina nola amaituko den esatea ezinezkoa da. Are gutxiago, aldez aurretik ez badituzu ezagutzen 1.500 kilometrotan eta bi egunetan zehar zurekin egongo diren bidelagunak. «Barku berean» goaz denak, jakina, baina bidaiaren gastua murriztuko duten eta segurtasuna handituko duten kideen arabera trabesia oso desberdina izaten da.

Normalean, Gasteizko Lopidanako gasolindegian egiten da zita, bertatik Burgos aldera abiatzeko. Iragarria dagoen eguraldi traketsa dela-eta, ordea, kostaldeko bidea hartu dugu. Kantabria eta Asturias zeharkatu behar dira, Lugoko kostaldera heldu eta hortik hiribururantz jaisteko. Pancorbo eta Leon saihestu nahi ditugu. Monterrosora goaz, galiziar «Mendigorria»-ra.

Aurreko egunean A Lamara joan den lagunak bide hau gomendatu digu. Euskal Herrikoa omen da tarterik zailena, elurra, kazkabarra eta izotza direla medio. Egia esan, Iruñetik Gasteizerako bidea nahiko garbi dago, baina arriskutsu, tenperatura oso baxua delako eta ostiral gauean egin duen izotza ez omen delako urtu. Gasteizen bi lagun ditugu zain; bi gazte, Asier eta Asier.

[otw_shortcode_button href=”http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2015-02-09-06-00/hemeroteca_articles/lagunarteko-road-movie-bat” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]