Prentsa

sare-audio

Zergatik da dispertsioa giza eskubideen urraketa?

Dipertsioarekin preso politikoen zein senideen giza eskubideak urratzen dira. Baina zergatik? Hori da Arantza Aldezabal sarekideak azaldu diguna, eta horretarako presondegiak hurbiletik ezagutu dituzten hiru emakumeren lekukotzak jartzen ditu adibide gisa. Lokarriren ibilbidea ere nabarmendu nahi izan du Aldezabalek Talaiatik honetan, jendarteari eman baitio protagonismoa, eta hori da giltza.

 

 

Egilea: Info7 irratia


sare-audio

Elkarrizketa Urtzi Errazkin Etxerateko kidearekin Bruselatik

Etxerateko Urtzi Errazkinek Bruselan egindako hartu-emanetan bildutako erreakzioen berri eman du Info7 irratian egindako elkarrizketan.

[otw_shortcode_button href="http://www.info7.com/2015/03/04/elkarrizketa-urtzi-errazkin-etxerateko-kidea-bruselatik/" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Entzun elkarrizketa[/otw_shortcode_button]


sare-albistea

Sakabanaketa politika "sinesgaitza" egin zaie Europako zenbait diputaturi

Sakabanaketa bukatzeko mezua hedatzeko, hasi ditu bilerak Etxerat-ek Europako Legebiltzarrean. Goizean, Europako Legebiltzarreko lehendakariorde Dimitrios Papadimoulisekin bildu dira.

Etxerat-en ordezkaritza bat Europako Parlamentuan da. Sakabanaketa zer den kontatu eta hori amaitzeko konpromisoa eskatuko dute. Kolore guztietako ordezkaritzekin dituzte hitzorduak. Besteak beste, Europako Legebiltzarreko lehendakariorde Dimitrios Papadimoulisekin (Syriza) elkartu dira Etxerat-eko kideak. Ventespartiet alderdiko eta GUE/NGL taldeko lehendakariorde Malin Bjork suediarrarekin eta De Groen Greens-eko Bart Staes flandriarrarekin ere batu dira. Flandriako Parlamentuak harrera ofiziala egin dio euskal presoen senideen elkarteari.

[otw_shortcode_button href="http://www.berria.eus/albisteak/108556/sakabanaketa_politika_sinesgaitza_egin_zaie_europako_zenbait_diputaturi.htm" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]


sare-albistea

Giltzapearen aurkako guda

Askatasun irrikaz erantzuten dio presoak askatasun gabeziari. Erantzun naturala da ihes egin nahi izatea. Eta horretarako bide, pareta zulatu eta alde egiteko bitartekoa da sorkuntza. Bataila bat, azken finean, aske izan nahi duen presoaren eta itzalpean mantendu nahi duen espetxearen artekoa.

Etengabeko galdera da: zergatik idazten du idazleak? Zergatik margotu margolariak? Zergatik pazientziaz harria zizelkatu, azken eskultura lortzeraino? Barrenetik sortzen den zerbait izanda, erantzun propioz erantzuten dio artista bakoitzak galderari, ia erantzunik merezi ez lukeen galdera balitz bezala, norberak bere sormenari paratu nahi izan dion arrazoia salbu. Badira, ordea, denok berdintzen gaituzten egoerak, ñabardurak gorabehera. Askatasunaren galera esperientzia bortitzegia da edonorentzat, eta sentipen komunak sortzen ditu. Eta hortik datoz, halabeharrez, erantzun komunak ere. Askatasun irrikaz erantzuten dio edonork askatasun gabeziari.

[otw_shortcode_button href="http://www.berria.eus/paperekoa/2014/038/001/2015-03-01/giltzapearen_aurkako_guda.htm" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]


sare-albistea

Nola eragiten die dispertsioak emakumeei?

Sare, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak, Dispertsioa eta emakumeak, ezagutzen ez dugun egunerokoa hitzaldia antolatu du martxoaren 4an, Donostian.

Kattalin Miner, Oihana Etxebarrieta eta Teresa Toda izango dira hizlari Donostiako Garoa liburu-dendan. Eider Olazar izango da moderatzailea. Antolatzaileen ustez, diskriminazioak muturreko egoeratan nabarmendu egiten dira. Dispertsioak senideei eta lagunei eragiten die, baina bereziki emakumeari nola eragiten dion aztertu nahi dute. Galdera honi erantzuten saiatuko dira: Jendarteko botere harremanak eta rolak areagotu egiten al dira dispertsio egoeratan?

Egilea: Argia

hitzaldia-m4-donostia


sare-albistea

Zengotitabengoa presoak Portugalen bizi duen egoera larria salatu dute

Iera Abadianok, Andoni Zengotitabengoa ETAko presoaren emazteak, Eusko Legebiltzarrean azaldu duenez, senarrak egoera "krudela" bizi du Portugaleko espetxean, "egunean 22 orduz" isolatuta edukitzen baitute, eta ia ez du senideen bisitak jasotzeko aukerarik.

Zengotitabengoari 12 urteko kartzela zigorra jarri zion 2012an Portugaleko Justiziak, 1.500 kilo lehergai zituelako gordeta.

[otw_shortcode_button href="http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/3007648/zengotitabengoa-presoak-portugalen-bizi-duen-egoera-larria-salatu-dute/" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]


sare-albistea

Allegados del preso Andoni Zengotitabengoa relatan en el Parlamento su «cruel» situación

Iera Abadiano, mujer del preso elorriarra Andoni Zengotitabengoa, ha explicado en el Parlamento de Gasteiz la situación «cruel» en la que se encuentra su compañero, interno en una cárcel de Portugal en la que permanece 22 horas al día encerrado en su celda y sin poder ver apenas a su familia.

Iera Abadiano, la sicóloga de una sus hijas y el abogado del preso, Iñaki Goioaga, también senador de Amaiur, han comparecido en la Comisión de Derechos Humanos del Parlamento autonómico para explicar la situación de Zengotitabengoa en la prisión de Monsanto, en Lisboa, donde su régimen es de primer grado.

Zengotitabengoa fue condenado en enero de 2012 por la Justicia portuguesa a 12 años de prisión por su vinculación con una casa encontrada en el país luso con material explosivo. El arresto se produjo en marzo de 2010 en el Aeropuerto de Lisboa.

[otw_shortcode_button href="http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20150226/allegados-de-andoni-zengotitabengoa-denuncian-en-el-parlamento-de-gasteiz-su-aislamiento-en-una-carcel-lusa" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]


sare-albistea

La mujer de un preso de ETA pide acabar con su aislamiento en Portugal

La comisión de Derechos Humanos del Parlamento escucha que permanece "22 horas al día" encerrado en su celda.

Iera Abadiano, la mujer del preso de ETA Andoni Zengotitabengoa, ha explicado hoy en el Parlamento vasco la situación "cruel" en la que se encuentra su marido, interno en una cárcel de Portugal en la que permanece "22 horas al día" encerrado en su celda y sin poder ver apenas a su familia.

Zengotitabengoa fue condenado en enero de 2012 por la Justicia portuguesa a 12 años de prisión por montar en suelo luso un almacén de 1.500 kilos de explosivos para los atentados de la organización terrorista. Los explosivos fueron localizados en 2010 por la policía portuguesa y, aunque Zengotitabengoa huyó, fue detenido meses después cuando se disponía a tomar un vuelo hacia Venezuela.

[otw_shortcode_button href="http://ccaa.elpais.com/ccaa/2015/02/26/paisvasco/1424985826_544420.html" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]


sare-albistea

«Egoera krudelean bizi gara»

«Ez da erraza Andoni Zengotitabengoaren egoera azaltzea». Hitz horiekin laburbildu du Iera Abadiano bikotekideak Elorrioko (Bizkaia) presoa gaur egun dagoen «muturreko» egoera. Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan da Abadiano, Iñaki Goioaga abokatuarekin eta Haizea Barandiaran psikologoarekin batera. Presoak eta sendiak duten«sufrimendua» amai dadin «laguntza» eskatu diote ganberari. Zengotitabengoak bost urte daramatza Lisboako Monsanto espetxean, Portugalek segurtasun gorenerako duen kartzelan. Bizi-baldintza gogorrak ditu, muturrekoak, eta ia ezinezkoa du familiarekin harremana mantentzea. «Egoera krudelean bizi gara», azaldu du Abadianok, hunkituta. Samina arintzeko urratsak egiteko eskatu die legebiltzarreko taldeei: «Ez gara etorri ezer berezia eskatzera, soilik haren eta gure giza eskubideak errespetatuak izan daitezen irtenbidea bilatu dezazuen nahi dugu».

[otw_shortcode_button href="http://www.berria.eus/paperekoa/1791/008/001/2015-02-27/egoera_krudelean_bizi_gara.htm" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]