Gaur goizean Joseba Azkarraga eta Bego Atxak prentsaurrekoa eman dute Sare Herritarraren izenean ideologia eta alor anitzetako dozenaka pertsonak lagunduta, datozen hilabeteetan garatuko dugun lanaren oinarri izango den dokumentua aurkeztuz. Dokumentu honek garaile eta garaituen eszenatokia behin betiko alboratu eta benetako bakea eta elkarbizitza eratzeko Sarek beharrezko ikusten dituen oinarriak biltzen ditu.

Dokumentua zortzi ataletan banatua dago; hasierako zatian iraganari so egiten dio, ez iraganeko egoeretan pausatzeko, iraganean emandako akatsetatik ikasi eta lortu nahi ditugun helburuen norabidean urratsak ematen jarraitzeko baizik.

Zentzu honetan, Sareko bozeramaileek azpimarratu dute trantsizio espainiarra borondatezko ahanztura selektiboan oinarritu zela. Atxa eta Azkarragak nabarmendu dute trantsizioaz modu horretan hitz egiten den bitartean, ETArekiko memoria zorrotza darabiltela, azken erruduna bilatu eta aurkitu asmoz, nahiz eta modu kolektiboan milaka kartzela urterekin jada ordaintzen ari diren.

Ez dugu amnesiak jotako justizia bat nahi, baina bai uste dugu justizia eta politika egoera berriari egokitzeko garaia dela, ez luketela normalizazio sozio-politikoa eragotzi behar.

Aurrera egiteko ezinbestekoa da indarkeria guztietako biktimak aintzat hartzea, inor ahaztu eta atzean utzi gabe, guzti guzitiei errespetu eta elkartasun osoa zor diegu. Zinez uste dugu biktima guztiek, modu pertsonalean, ez dutela gorroto edo mendekurik nahi, baina badira iraganean geldi jarraitzen duten biktima eta biktimen familia elkarteak. Indarkeria garaietan iltzatuta daude oraindik: biktimak diskriminatzen dituzte, gatazka eta sufrimendua betikotzen dute, elkarbizitza prozesua eragozten dute eta gobernu politikak baldintzatu nahi dituzte, espetxe politika bereziki.

Sarek aurkeztutako dokumentuaren beste atal batean iragana alde batera utzita, gaurkotasunari ere erreparatu nahi izan diogu. Honela, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hartutako erabakiaren irakurketa positiboa egiten du dokumentuak. Kartzeletan irekitako eztabaidaren ondoren kolektiboak hartutako erabaki honek 2013ko abenduan adostu zena berretsi du; eragindako kalte eta mina onartu eta beren gain hartzeaz gain, espetxe legedia jarraitzea erabaki zuten orduan.

Sareren ustez Justizia Trantsizionala aplikatzen hasteko beharrezko urratsak ematen ari dira. Gatazka ondorengo egoera batean gaude, momentu egokia da printzipio juridikoak, berradiskidetze politikoa eta bake iraunkorraren eraikuntzaren arteko oreka bilatuz trantsizio politiko bat sustraitzeko.

Gaur egun euskal parlamentuetan eta Espainiar parlamentuan dauden gehiengo berriak ondo baliatzeko garaia dela azpimarratu dute Sareko bozeramaileek. Instituzio hauek eskubide urraketei amaiera emateko balio behar lukete eta, bidegabea izateaz gain, Europar justiziarekin bat ez datorren legedia aldatzeko.

Espainiar estatuari dagokionez, Atxa eta Azkarragak esan dute estatuak ez duela onartu nahi arazoa ez daukala jada armagabetua den talde batekin, gatazkaren ebazpena desio eta eskatzen duen gizartearekin baizik.

Zentzu honetan, alderdi politiko eta instituzioei gonbidapena luzatu die Sarek, abiapuntutzat bi gako onartu ditzaten. Alde batetik, giza eskubideen eta integrazio sozialaren bermeak duen garrantzia aitortzea. Bestetik, indarkeria egoera batetik bake eta elkarbizitza egoera baterako trantsizio batean aurkitzen garela kontutan hartzea, honek alderdi guztien inplikazio eskatzen duela jakinik.

Prentsaurrean aurkeztutako dokumentu zabalak landu beharreko oinarrizko hainbat printzipio ere barnebiltzen ditu:

  • Memoriaren errelato inklusiboa, errelatu guzti eta desberdinak jasoz.
  • Biktima guztiek justizia, memoria, aitorpen eta erreparaziorako duten eskubidea errespetatzea.
  • Motibazio politikoko delituengatik preso daudenak eskubidedun subjektu dira. Arazoaren parte dira eta, beraz, konponbidearen parte ere izan behar dute. Konponbide eta normalizazio prozesuan parte hartu behar dute.
  • Foro sozialak 2013 an esandakoari jarraiki, egiaren komisioa eratzeko nondik norakoak zehaztu nahi ditu SAREK. 2013ko lehen Foro Sozialaren 11. gomendioan esaten zen moduan, eta hainbat alderdi politikoren ekarpenak aintzat hartuta, orduan hasitako hausnarketarekin jarraitzeari garrantzitsua deritzogu. Memorian oinarritutako elkarbizitza lortze aldera egin beharreko diagnostiko orokorra indartzeko balioko lukeen Egiaren Batzorde bat noiz eta nola sortu beharko litzatekeen hausnartzen jarraitzea interesgarria iruditzen zaigu.

Beraz, dokumentu honen aurkezpenarekin SAREk hainbat helburu plazaratu nahi ditu:

  • Bake eta normalizazio kulturan ekarpen egitea.
  • Larriki gaixorik dauden presoak edo oso nagusi direnak askatzea eta, orokorrean, preso guztiak beraien etxetik gertuko kartzeletara ekartzea. 0km.
  • Salbuezpenezko legedia aplikatuta garatu diren prozesu penalen berrikusketa, Giza Eskubideen errespetuarekin bateragarri diren prozedurak erabiliz. Hau da, salbuezpenezko legedia bertan behera uztea, atzeraeraginezko izaerarekin.
  • Tortura eta tratu txarrak salatu dituztenen sententziak berrikustea.
  • Oinarrizko giza eskubideak urratzen dituzten espetxe politikak bertan behera uztea.
  • Beste Estatu batean betetako kondenak zenbatzea galarazten duen 7/2014 Legea aldatzea, kasu honetan estatu frantsesean betetako zigorrak.
  • Isolamendu neurriekin bukatzea.
  • Kondenen betetze osoa ezartzen duen 7/2003 legea deuseztea.

Bukatzeko eta azken atal modura, Sarek 0km kanpaina nola garatuko duen azaltzen du dokumentuak. Jada hasita dagoen kanpaina hau urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestazioarekin bukatu da.

Kanpaina honen baitan, Sarek, besteak beste, ondorengo konpromezuak hartzen ditu:

  • Espetxetako egoera eta presoei eragiten dieten gai juridiko eta politikoak aztertu eta hauei buruzko informeak landu eta publikatzea.
  • Foro Sozialarekin lankidetzan, bake bidean aurrera egin ahal izateko indar politiko, sindikal eta sozialekin akordioak bilatu eta Madridera eramatea.
  • Herri mobilizazioak sustatzea, mobilizazio hauek espainiar estatuko hainbat lekutara eramateko aukerari atea irekita utziz.
  • Zehaztutako egutegi baten baitan, motibazio politikoa dela eta preso daudenen hurreratzea bideratzeko planaren sozializazioa.

Hemen irakur dezakezue dokumentua osorik euskaraz.

Hauek dira gaurko prentsaurrekoan parte hartu duten pertsonak edo parte hartu ez arren dokumentuari babesa adierazi diotenak.

Sareko ordezkariak. Representantes de Sare.

Atxa, Bego
Azkarraga, Joseba
Gorbea, Agus
Oiarzabal, Inaxio
Arrieta, Miren
Peleteiro, Blanca
Zubimendi, Araitz
Altuna, Ikerne

Ideologia eta lan eremu anitzetako pertsonak. Personas de diferentes ideologías y ámbitos de trabajo.

Aldekoa, Iñaki (asociacionismo)
Anza, Xabier (ELA)
Aristegi, Maite (asociacionismo)
Ariznabarreta, Txutxi (Independentistak)
Arroyo, Igor (LAB)
Barandiaran, Juan daniel (abogado)
Bizkarralegorra, Elisabett (abogada)
Bravo, Josu (abogado)
Cañada, Felix (abogado)
Catalan, Carlos (pintor)
Erkizia, Tasio (asociacionismo)
Garai, Endika (abogado)
Kortabarria, Inazio (ex futbolista Real sociedad)
Lafont, Antton (ex presidente del CRL)
Larrañaga, Edurne (LAB)
Lasagabaster, Iñaki (catedrático)
Letamendia, Oaco (Ortzi) (catedrático)
Lozano, Joxe (abogado)
Madrazo, Javier (ex consejero Gobierno Vasco)
Mendibil, Gontzal (cantante)
Mendoza, Julen (alcalde de Orereta-Errenteria)
Morras, Xabier (Pintor)
Olaizola, Bego (A.N.C. en E.H.)
Placer, Felix (sacerdote)
Santxo, Iñigo (Abogado)
Villarreal, Joseba (ELA)
Uriz, Jose Luis (Ex diputado PSN)
Urko (cantante)
Uzkudun, Jesus (CCOO)
Zallo, ramon (catedrático)

Aizpuru, Andoni (periodista)
Amezaga, Arantza (escritora)
Antxustegi, Karmele (ex parlamentaria vasca)
Añua, Xabier (abogado)
Arranz, Daniel (ex gobernador de Bizkaia)
Beato, Eloi (actor)
Beloki, Elena (ex presa)
Brouard, Edurne (victima GAL)
Campos, Tontxu (Ex consejero Gobierno Vasco)
Galdeano, Karmen (Victima GAL)
Garaikoetxea, Carlos (Ex lehendakari)
Goienetxea, Juan Carlos (ex alcalde de Bermeo)
Ibarra, Pedro (catedrático)
Ibarretxe, Juan Jose (ex lehendakari)
Iztueta, Angeles (ex consejera Gobierno Vasco)
Kaltzada, Pili (periodista)
Lakasta, Juan Cruz (periodista)
Larrañaga, Esther ( ex consejera g.v.)
Merino, Aitor (director de cine)
Oiartzabal, Juanito (alpinista)
Olano, Juan Mari (ex preso)
Oleaga, Nazario (abogado)
Oleaga, Xabier (escritor)
Pou, Eneko (escalador)
Pou, Iker (escalador)
Torrealdai, Juan Mari (escritor)
Zabaleta, Genma (ex consejera Gobierno Vasco)
Zamora, Jesus Mari (ex futbolista real sociedad)
Zarraoa, Iñaki (ex alcalde Getxo)

> Pretsan bildutakoak

> BERRIA

Justizia trantsizionalerako pausoak eman nahi ditu Sare Herritarrak

Legezko bideak aztertzeko EPPKren erabakia ontzat jo du plataformak, eta espetxeen eskumena Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren esku egotearen alde egin du.

 

Jarraitu irakurtzen

> NAIZ

Sarek datozen hilabetetako lanaren oinarriak finkatu ditu

Iraganera, orainaldira eta etorkizun hurbilean eman beharreko pausoei erreparatu die Sarek zortzi puntuko dokumentu batean. Larriki gaixorik dauden presoen askatasuna eta gainontzeko presoen gerturatzea eskatzearekin batera, biktima guztien aitortza aldarrikatu du.

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Sare pide justicia transicional para desbloquear el proceso de paz

Sare ha presentado el documento que recoge las bases del trabajo de la plataforma para los próximos meses.

Jarraitu irakurtzen