Gure herrikidea den Fernando Alonso euskal presoak 21 urte bete ditu sakabanaturik espainiar estatuko kartzeletan barrena. Gaur egun, Galizako A Laman dago, Sestaotik 659kmra, salbuespenezko legedia aplikaturik eta bere eskubideak behin eta berriro urraturik.

Urte guzti hauetan, bere senide eta lagunek milaka ordu eman dituzte errepideetan, horrek dakarren arriskuarekin (16 senide hil dira istripuetan sakabanaketa politika ezarri zenetik), eta suposatzen duen gastu ekonomiko handiarekin: Urtean 9.134,92€. Senideei ezartzen zaien zigor erantsia eta odoluste ekonomiko larria, beraz.

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde pentsamolde ezberdinetako herritarrak biltzea helburu duen Sare herritarretik gonbidapena zabaltzen dizuegu gurekin batera Fernanek Euskal Herrian, 0kmra, egon behar duela aldarrikatzera, irailaren 23an Sestaon egingo dugun manifestazioan parte hartuz, 13:00etan abiatuta La Pelako bidegurutzetik.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare