Ehun lagun baino gehiago bildu ziren Bilbon ostegunean, Sarek antolatutako mahaingurua jarraitzeko. Mahainguru honetan, Joseba Azkarraga bozeramaileak, Laura Mintegi idazleak eta Garbiñe Biurrun epaileak hartu zuten parte.

Dispertsioak sortzen duen sufrimendua elkarbanatzeko orduan, gaia kalera nola atera eta pedagogia ariketa nola egin aztertzen egon ziren hirurak. Pertsona presoen zein euren senideen giza eskubideen urraketan kointziditu zuten hirurek, kaleko lana nabarmenduz honekin bukatu ahal izateko.

Mahainguruari amaiera emateko, Joseba Azkarragak hurrengo hitzordu baten berri eman zuen: ABENDUAREN 23AN, AZKOITIAN, JOSEBA AZKARRAGA, JUAN JOSE IBARRETXE ETA IÑIGO IRUINekin mahaingurua.

¡Necesitamos ayuda en la defensa de los derechos humanos!

Si quieres tomar parte en la red y realizar una aportación económica, te invitamos a ser SOCIX, a ser Sare

Ser Sare