DISPERTSIOA
2011an, %98,8
2016an, %99,17

GAITZ LARRIAK DITUZTEN PRESOAK
2011an, %1,05
2016an, %2,8

ZIGORRA BETETA
2011an, %10,5
2016an, %13,3

Larunbateko manifestazioaren eta Aieteko Konferentziaren 5. urteurrenako balorazioa egin dugu.

Arrakasta, jendetsua, ozena… dira, Donostia erdialdeko kaleak bete zituen pasa den larunbateko manifestazioaren berri emateko komunikabideek erabili dituzuen adjetiboetako batzuk.

SALATZEN DUT dinamika aurkeztu genuenean, entzun eta sentituko gaituzte esan genuen. Eta gure ustez, hori lortu genuen larunbatean.

Ideolojiaz gaindi, gaitz larriak dituzten euskal presoen askatasun eskaera nabarmendu nahi izan zenuten milaka pertsonei, Eskerrik asko.

Milaka eta milaka herritarrek emandako tamainako erantzunari esker, gaixorik dauden 10 euskal presoen eskubide urraketa, eta orohar kolektibo guzti horrek bizi duena, erdigunean jartzea lortu dugu, bilatzen genuen bezala.

Uste dugu lehen helburua, aktibazio ziklo berri bat irekitzearena, lortu dugula. Baina oraindik, bide luzea da egiteko geratzen dena.

Gaitz larria duten presoen askatasuna lortu arte, lanean jarraitu behar dugu, eta ez dugu etziko nahi horretan. Helburu berbarakin, Baionan azaroaren 19an Bagoazek deitutako manifestazioan parte hartzera deitzen dugu.

 

Bost urte pasa dira, Aieteko konferentziatik, ETAren alde bakarreko bortxa amaieraz jarraitua izan zena.

sareKonferentzia hark, itxaropena eta ilusioa helarazi zizkien euskal jendarteari, haize fresko ufada baten gisakoa.

Baina euskal jendartearen gehiengo ikaragarriak konponbide prozesu bat irekitzen zela uste izan zuen. Tamalez, gaur gelditua den bake prozesu batez mintzo behar gara. Eta ondorioz, konpondu gabea.

Madrilen eta Parisen arduragabekeriagatik eta errebantxakeriagatik, konpondu gabea.

Zer hobeagorik datuak baino, zuen bidez, euskal jendarteari bost urte hauetako espetxe politika zein izan den adierazteko. Datuek beraien kabuz hitzegiten dute:

> Duela bost urte, 665 euskal preso 71 (%98,8) espetxetan dispertsatuak zeuden, 8 (%1,2) bakarrik  ziren Euskal Herrian. Egun, bost urte ondoren, 360 euskal preso 70 (%99,17) espetxetan dispertsatuak daude, horietatik 3 (%0,83) bakarrik dira Euskal Herrian.

Presoen kopuruan dagoen ezberdintasuna, ez du Estatuaren eskuzabaltasunak eragin, zigorrak osorik bete izanak baizik.

> 2011n, senideek beraien ahaidea bisitatzera bidean jasandako istripuak 13 izan ziren. Bost urte geroago, urteari dagokionez, 6 izan dira dagoenekoz. Eta mendekuan oinarrituriko espetxe politika honen eraginez, bidegabeki zigortua izaten jarraitzen duen senideen kolektibo batentzat arrisku horrek hor jarraitzen du. Oraindik larriagoa dena, 16 pertsonek bizia galdu dute dispertsioak eragindako istripuetan.

> 2011ko urrian, 70 (%10,5) euskal presori salbuespenezko doktrina bat ezarri zitzaien, zigorra betea izan arren, beraien kaleratzea ekidin asmoz. Egun, bost urte geroago, 48 (%13,3) euskal preso dira Estatu frantsesean betetako zigorraren batuketa ezak eragingo diena; horietatik 7k, iada kalean behar lukete.

> 2011ko azaroak 3an, hainbat sendagilek kartzela politikak osasunean dituen ondorioez ohartarazi zuten. 7 (%1,05) ziren gaitz larriak zituzten euskal presoak. Egun, bost urte geroago, osasun alorreko langileek ondorio horiez ohartarazten jarraitzen dute, eta gainera, hiru gehiago dira, 10 (%2,8) guztira, gaitz larriekin espetxean diren euskal presoak.

> Duela bost urte, 12 (%1,8) euskal preso erabat bakartuak zeuden. Egun, bost urte ondoren, 22 (%6,1) euskal preso inguru dira egoera horretan daudenak. Horien artetik, aipagarriak dira gaitz larriak dituzten Ibon Iparragirre eta Txus Martinen egoerak. Aitzol Gogorza arrisku berean dago, bere modulu kideak urriaren 28an duelako kaleratze data. Eta isolamendu egoeran diren euskal presoen portzentaia, oso handia izaten jarraitzen du, giltzapetuen populazio orokorraren portzentaiarekin alderatuz gero.

> Eta komunikazioei dagokionez, gaurko egunez, mugatuak eta kontrolatuak izaten jarraitzen dute, duela bost urte bezala. Ikasteko eskubidearekin gertatzen den moduan.

Beraz, espetxeetan giza eskubideek urratzen jarraitzen dutela ondoriozta dezakegu, eta gainera, datu batzuek, egoerak okerrera egin duela adierazten dute.

Honen aurrean ezin gara eskuak gurutzaturik egon. Behin behineko bake eskenatokia bideratzeko aukera historiko hau alperrik gal ez dadin, guztion inplikazio handiago bat behar dugu, eskubideen urraketak iraganeko gauza izan daitezen. Euskal jendarteak asko du egiteko, asko esateko, eta horregatik, larunbatean abiaturiko bidea urrats garrantzitsu gisa baloratzen dugu.

Zentzu horretan, eskubide urraketei amaiera eman asmoz, alderdi eta instituzioek, gutxiengo batzuk ados ditzaten gonbidatzen ditugu.  Bide orri bat parteka dezatela, ezbairik gabe, euskal jendarteak partekatu eta bere egingo duena.

Honengatik, eta honekin amaitzen dugu, esango genuke:

1.- Bost urte geroago, euskal presoen kolektiboaren eskubideak urratuak dira, ETAk bere ekinbide armatua uztea erabaki aurretik baino bortizkiago gainera.
2.- Erantzunkizuna Estatuarena da, ez soilik Gobernuarena; bere legedia betetzen ez duen Gobernuaren adinako ardura baitu, aginpide politiko atzerakoienei eta kontserbatzailenei men egiten dien Justiziak.
3.- SAREk larunbat honetan, Urtarrileko manifestazioan urtero frogatzen duen moduan, bere gaitasun mobilizatzailea frogatu du. Bakearen eta konponbidearen zerbitzura jarriko dugun gaitasuna.
4.- Entzuten eta sentitzen jarraituko gaituzte.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Duela bost urte baino preso gehiago dago gaixorik orain, Sarek salatu duenez.

Aieteko Adierazpenaren 5. urteurrena bete dela, euskal presoen egoera ETAk ekintza armatuak egiten zituenean baino okerragoa dela adierazi du Sarek, datu adierazgarriak emanez. Sakabanaketa larriagotu egin da eta gaixo dauden preso gehiago dago: zazpi ziren orduan eta hamar orain. Larunbateko protestaren arrakasta nabarmendu du.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Sarek dio presoen eskubideen alde “aktibazio ziklo berri bat irekitzea” lortu dela.

Oso gustura geratu da larri gaixorik dauden hamar presoak kaleratzeko eskatuz Donostian egindako manifestazioarekin. “Madrilen eta Parisen arduragabekeria eta mendekua” salatu ditu.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Presoen % 95 sakabanatuta daudela salatu du Sarek.

ETAk bere ekintzak bertan behera utzi zituela bost urte ospatzen den honetan, presoen % 95 Espainiako eta Frantziako espetxeetan sakabanatuta daudela salatu du Sarek.

Jarraitu irakurtzen