Elkarrizketa Joseba Azkarragari Argia astekarian

Gaur egun 375 bat preso politiko dira Espainiako 40 espetxetan –beste 97 Frantzian. 25 espetxetan–. Garai batean birgizarteratze bideetarako ez zen behar ETArengandik urrutiratzea baino askoz gehiago. Azken hamarkadan baldintzak asko gogortu dira. ETAk bere jarduna uztean, PPk espetxe politika mendekua eta bake prozesua baldintzatzeko tresna bilakatu ditu.

Lizarra-Garaziko su-etenaren ondoren, 2000, 2001 eta 2002.. urteetan ETAk 43 pertsona hil zituen. Estatuaren erantzuna ere ez zen txantxetakoa izan eta ezker abertzalearen aurkako legez kanporatzeez gain, euskal preso politikoen aurkako jarrera biziki gogortu zuen, bereziki 2003an egindako lege aldaketen ondorioz. Jose María Michavila orduko Justizia ministroak (PP), horrela azaldu zuen: “Tresna erabakigarria izango da terrorismoarekin amaitzeko eta biktimekiko justizia ekarriko du, Konstituzioa eta Legea tinkotasunez eta bidezidorrik gabe erabiltzea baita ETArekin amaitzeko biderik motzena”.

[otw_shortcode_button href=”http://www.argia.eus/argia-astekaria/2444/euskal-presoak-eta-salbuespen-legedia” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]

 

Egilea: Xabier Letona – Argia