Zer gertatu zen euskal presoekin? | Pako Aristi

Bilboko presoen aldeko manifestazio beti-erraldoiaren ondoren (nahiz eta iaz baino 50.000 lagun gutxiago inguratu), bertan izandako hainbat pertsona anonimoren aitorpenak etorri ziren hurrengo eguneko prentsan. Orohar hiru mezu eman zituzten denek. Bata: konponbidearen giltza Espainiako gobernuak daukala, pausoak eman behar dituela, gatazka politiko bat dagoela onartu, eta hori gainditzean iritsiko dela etorkizuna.

Bigarren mezuan, ordea, onartzen zuten ez dutela asko espero Madriletik; gobernu aldaketa bat gertatzen bada soilik etorriko omen konponbidea. Podemos aipatzen zuten batzuek, besteek kalean sumatzen omen den iraultza giroa. Baikorrenek, pentsamendu magikoa atxekirik, hau izango dela azken urtea, azken manifa.

Hirugarren ideiak, aldiz, lehen ideia ukatzen zuen: Hiritarren esku dagoela konponbidea, gizartearen parte hartzearekin lortuko dugula. Eta anabasaren erdian esaldi bat, leiv motiv baten gisara: «Gu etortzen ez bagara, gauzak ez dira inoiz aldatuko». Berehala piztu zidan galdera: «Gu hona etorrita, gauzak aldatuko al dira, bada?».

[otw_shortcode_button href=”http://www.berria.eus/paperekoa/1832/028/003/2015-02-01/zer_gertatu_zen_euskal_presoekin.htm” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]