OHARRA Auzitegi Nazioanalaren aginduz Itxaso Zaldu preso ohiaren atxiloketa dela eta:

12 urte baino gehiago frantziako espetxeetan preso egon ostean, Auzitegi Nazionalaren aginduz Itxaso Zaldua atxilotu izana, bakearen eta konponbidearen bidean atzerapauso argia dela salatu nahi du Sare Herritarrak.

Itxasok auzitegiek ezarritako zigorra betea du jada, eta, beraz, Auzitegi Nazionalaren erabaki honek, lekuz kanpokoa izateaz gain, iraganean ainguratutako justizia baten jokabidea islatzen du, jendartea konponbidearen eta bizikidetzaren bidean laguntzearen kontrakoa.

Saretik, egoera hau salatu nahi dugu, eta jaio ginenetik ditugun konpromisoetan berresten garela adierazi nahi dugu; bakea, bizikidetza eta konponbidea. Horregatik, gaur arratsaldean, uztailak 21, manifestazioa deitu dugu Hernanin (Itxasoren jaioterrian), 20:00etan Gudarien Plazan, “Konponbide garaia da. Izan Bidea” lelopean.