Iritzia

SAREren aurkezpen laburra, Talaiatik lau haizeetara

Arantza Aldezabal | 2015/02/12 |

SARE, elkarte jaioberria da: Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideak, baita euren senideenak ere, errespeta daitezen aldarrikatzen duten herritar eranitzez osatuta dago. Lehentasunezko abiapuntu gisa, behingoz Euskal presoen dispertsioaren amaiera lortzea du. 25 urtetan zehar inposaturiko dispertsioak zer ekarri duen jakin nahi baduzu, eskura ezazu SAREk argitaratu duen liburuxka, gurekin harremanetan ipiniz.



Herritarren sarea ehuntzen | Sare Oñati

Urte erdi inguru pasa da, dagoeneko, Sare herri mugimendua jaio eta bere ibilbideari ekin ziola. Bitartean, ekitaldi ugari egin dira han-hemenka mugimenduak ezarritako xedeari begira: mendekuan oinarritutako bidegabeko dispertsioaren politikari amaiera ematea. Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetan sortu diren taldeen eta gizabanakoen ekimenei esker, herritarren sarea ehuntzen doa.

 
Larunbatean Bilbon izandako mobilizazio koloretsuari begiratu ezkero, sarea biziki ehuntzen goazela esan dezakegu. Ikuspegi eta sentsibilitate anitzetako herritarrak bilduz sarea ehuntzen goaz, berau eraiki eta egonkortzeko beharrezkoak diren sare-nodoak bilakatuz gutariko bakoitza. Guztion artean eraikitzen ari garen sarea herritarra izateaz gain anitza ere izatea nahi dugulako. Giza eskubide guztien alde dauden pertsona guztiak biltzeko bokazioaz sortu delako eta sortzen ari garelako, baita euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde ekin nahi dugulako ere.

 
Horrela da, bai, herritarren borondateen sarea ehuntzen goaz, guztien partaidetza sustatu eta partaidetza moduak berrasmatu nahian ere. Dispertsioaren liburua munduan zehar barreiatuz, ipurtargiak lez, gure nahiaren argi izpiak lau haizeetara zabalduz, aldamenean ditugunekin solasean arituz, herritar mosaikoak eratuz, edo bestelako ekimenak eginez, sarea ehundu eta, era berean, bizirik mantentzea lortuko dugu. Kartzela politika krudel honekin amaitzeko desioa, nahia, herri honen jomuga edo xede politiko eta soziala ere badelako, gizartearen kolektibo baten giza eskubideen errespetuaz ari garelako.

 
Hala ere, kontziente gara sarearen ehuntze prozesua ez dela erraza izango. Egun hauetako gertakariek modu gordinean erakutsi digute herritarren borondate zintzoa eta tinkoa zapuztu nahi dutela batzuk, Ilunpeko garaietara eraman nahi gaituztela. Guk, aldiz, bizia eta argitasuna ekarri nahi dugu gure herrira. Gurean hain ezagunak ditugun onddoek bezala, etenik gabe, sare-gorputz sendoa eraikiz eta hedatuz, eta sarearen ekimenen bidez, hain ikusgarriak eta ederrak diren onddoen fruituak, perretxikoak, nonahi bistaratu arte.


Dispertsioa, EPPK-ko emakumeen bizipenetatik

Oihana Etxebarrieta | 2014/11/06 |

2014ko Iraileko Etxeraten datuen arabera, momentu hauetan, 476 pertsona daude Euskal Preso Politikoen Kolektiboan (EPPK) eta horietatik 67 dira emakumeak. Dispertsioaren ondorioz, Frantses zein Espainiar estatuko edozein kartzeletara bidali dituzte presoak, etxetik gertu egoteko duten eskubideari muzin eginez.



sare-iritzia

Santiago Alba, La cárcel y el aeropuerto: los derechos de los presos

 

santiago-albaSantiago Alba Rico | 2015/01/04 |

Se olvida a menudo que la función del Derecho no es la de impedir el delito; tampoco la de castigarlo. De lo primero se ocupa la policía; de lo segundo los jueces a partir del código penal. La función del Derecho es la de proteger la “condición humana” de todos los ciudadanos, también o sobre todo la “condición humana” de los que cometen o son sospechosos de haber cometido un delito. Por eso la función del Derecho es más bien la de impedir que la policía, cuya misión es impedir los delitos, y el código penal y los jueces, que deben castigarlos, se regulen por prácticas o leyes incompatibles con la incondicional condición humana de todos los ciudadanos El Derecho no vigila a los ciudadanos, ni siquiera a los “malos”; vigila a la policía y a los jueces; es decir, vigila las leyes y, por eso mismo, a los que las hacen o las aplican.



sare-iritzia

Larunbatean, Bilbora | Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñoz "Txiki"

Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñoz "Txiki" | 2015/01/04 |

Datorren urtarrilaren 10ean, Sarek deituta, Bilbon izango gara. ELA eta LAB sindikatuetako arduradun gisa, geure militantziari, lan munduari, eta euskal gizarteari oro har, dei egiten diegu euskal preso politikoen dispertsioaren kontrako manifestazio horretan parte har dezaten.



sare-iritzia

Zorionak azkoitiarroi!

Kepa Alberdi, Azkoitiko sarekidea | 2014-12-27 |

Abenduaren 20an Azkoitiko Sare mugimendua sortu da Euskal Herriko Sare mugimenduarekin bat eginez, presoen, deportatuen eta iheslarien eskubideen defentsan lan egiteko. Presoen eta hauen sakabanaketaren auzian herrian inoiz izan den babesik zabalena lortu da, sakabanaketa politikaren aurkako mugarri bezala sentsibilitate desberdinetako herritarrak elkartuz. Lan ederra egin du sare hau antolatu duen taldeak, eta horrekin batera eta garrantzitsuagoa, talde anitza osatzea posible dela erakutsi du, herritar bakoitzak egin dezakeen ekarpena ezinbestekoa dela nabarituz.



Artículo de opinión: 10 de enero, Ahora, Now, Maintenant, orain.

Txaro Arteaga, Juan Mari Olano, Joseba Azkarraga y Teresa Toda | 2014-12-21 |

La lucha contra la política de dispersión tiene el 10 de enero una fecha clave, ante la que cada vez más se están sumando adhesiones y llamamientos. Los autores de este artículo, todos ellos componentes de la red ciudadana Sare, animan a la ciudadanía a dar «prueba, una vez más, de que la sociedad vasca mantiene su palabra contra la dispersión, porque sabemos que así estamos trabajando por un futuro mejor para todos y todas». Más de 25 años después de que se iniciara la aplicación de esta «vengativa» política, recuerdan que aún sigue generando «mucho sufrimiento, incluso muertes».



Batu ditzagun arrazoiak, bihotzak eta eskuak: saretu gaitezen!

Tolosako Sare |  2014-12-18 |

Pasa den astean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen. Zoritxarrez badira oraindik munduan, gizaki ororenak diren eskubideei itsu-mutu-gor egiten dieten egoera eta gertaerak.



Liburuxka bat, zertarako?

teresa-toda

Teresa Toda | 2014/11/14 |

Liburuxka berria dago euskal kaleetan. Baina ez dago liburu-dendetako apaletan, ez duzue kioskoetan aurkituko. Agian ezagutzen duzun pertsona bat hurbilduko zaizu liburuxka eskuan, eta, kafe bat hartzen duzuen bitartean, argitalpena eskainiko dizu, edukia azalduz. Lau hizkuntzatan dagoela ikusiko duzu, erdiko orrietan datu-bilduma irakurterraza, testu laburrak baina mamitsuak.