Gasteizko EAJk eta EHBilduk babesa eman diote Abetxukoren askatasuna eskatuko duen manifestazioari

saregasteiz42012ko abenduaren 28an Udal honek Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso gasteiztarraren askatasuna eskatzeko mozioa onartu zuen, arrazoi humanitarioengatik, gaixotasun sendaezina baitu.Onartutako mozioak, eskatu zuen, halaber, Lopez de Abetxukok behar bezalako osasun arreta jasotzeko askatasuna gauzatu bitartean, Gasteiztik gertuko espetxe batera eramateko. Arabako jendartearen hainbat esparrutako 200 lagun ezagunek sostengatu zuten mozioa. Berau Arabako Batzar Nagusietan ere aurkeztu eta onartua izan zen.

2014ko uztailaren 18an erakunde bereko osoko batzarrak berriro onartu zuen testu hori, orduko hartan 3.000tik gora sinaduraren sostengua zuela, eta sinadura haien artean osasungintzan lan egiten duten 600 lagunenak zeuden.

Horiek eta askoz ekimen gehiago egin izan dira gure hiri honetan presoen giza eskubideak babesteko, bereziki preso eta gaixorik daudenen eskubideak babesteko. Ekimen horiek guztiek islatzen dutenez, Gasteizen kezka nabarmena dago euskal presoen giza eskubideen urraketa dela eta.

Hala ere, arabako erakundeen eta hainbat ekimenetan parte hartu duten herritarren eskaera horiek gorabehera, preso gasteiztarrek, haien senideek eta beraien inguru sozial eta afektiboak beren eskubideak behin eta berriz urratuta jarraitzen dute. Jose Ramon Lopez de Abetxukoren egoera horren erakusgarri nabaria da.

Jose Ramonek kardiopatia du eta, gainera, Gasteiztik 420 kilometrora dago preso, Villabonako espetxean, Asturiesen. Orain dituen 66 urteetatik, 26 kartzelan egin ditu. Udal honek hura espetxetik ateratzeko eskatu zuen urte berean, Lopez de Abetxukok bere zigorra osorik bete zuen; beraz, orain dela bi urtetik egon beharko zukeen kalean.

Jose Ramonek, espainiar Estatura estraditatua izan aurretik, hiru kartzela urte bete zituen frantses Estatuan. Europako Batzordeak 2008an onartu zuen espetxe zigorren zuzentarauaren arabera, beste estatu batean aurretik betetako zigorrak kontuan izan behar dituzte Europar Batasuneko estatu guztiek. Hala ere, derrigorrez bete beharreko araua den arren, Lopez de Abetxukori uko egin diote haren aplikazioa.

Aipatu dugun neurri honek 197/2006 dotrina famatu eta tristea gogorarazten digu, harengatik zigortu baitzuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak espainiar Estatua.

Lopez de Abetxuko kartzelan jarraitzeak ez du inolako sostengurik, edonondik begiratuta ere, mendeku politikaren ikuspuntutik izan ezik. Herritarrok behin eta berriz agertu dugu sufrimenduari ateak itxi eta bakeari zabaltzeko nahia, eta hartarako guztien giza eskubideen defentsa ezinbesteko gaia da.

Horiek horrela, Sarek manifestazio batera deitu du uztailaren 9rako, eguerdiko 12:30etan, Leizaola plazatik abiatuta; Jose Ramonek bere gaixotasunagatik arreta jaso behar lukeen ospitalearen aurrean dagoen plazatik.

Azkenik, Sare herritar honek eskerrak eman nahi dizkie deialdi hau sostengatzen duten eta gaur gure artean, eta 2012an eta 2014an Abetxukoren askatasuna eskatuz udaletxe honetan mozioa aurkeztu zuten udal taldeei. Dei egiten diegu herritarrei Lopez de Abetxukoren eta antzeko egoeran dauden gainerako lagunen giza eskubideen defentsan, Gasteizko hiriguneko kaleetan zehar ibiliko diren mobilizazioan parte hartzera.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Sare llama a secundar la marcha por López de Abetxuko y el resto de presos con enfermedades graves.

La red ciudadana Sare ha hecho un llamamiento a los gasteiztarras para que el sábado acudan a la manifestación para reclamar la excarcelación de José Ramón López de Abetxuko y de otros presos que, como él, también padecen graves enfermedades.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Lopez de Abetxukoren eskubideen urratzea salatuko du Sarek larunbatean, Gasteizen.

Plataforma herritarrak manifestazioa egingo du Santiago ospitalearen paretik hasita; “gaixotasunagatik arreta jaso beharko lukeen” tokitik, hain zuzen. Lopez de Abetxukoren kasua presoen eskubide urraketen “erakusgarri” dela adierazi du Sarek.

 

Jarraitu irakurtzen

> GasteizHoy

Una manifestación reclamará este sábado la libertad de López de Abetxuko.

López de Abetxuko fue detenido en 1986 en Francia y ha cumplido ya 30 años en prisión.

Jarraitu irakurtzen