Babes zabala Aitzol Gogorza, larriki gaixorik dagoen preso errenterriarra jasotzen ari dena

Zenbait erakunde eta ordezkari politikok eskatu du azken egunotan kartzelan larriki gaixo den errenteriarra askatzeko.

Aurreko larunbatean Errenteria Oreretako ordezkari politikoek bat egin zuten Aitzol Gogorzaren askatasuna aldarrikatzeko. Astelehenean, aldiz, Gasteizko parlamentuak egin zuen gaixotasun larria duen presoa askatzeko eskaera.

Aitzol Gogorza oso larri dago Basauriko kartzelan. Nahasmendu obsesibo konpultsiboa du, sintoma psikotikoekin nahastuta. Espetxean egoteak are eta gehiago okertu du bere osasun egoera. Izan ere, gaixotasunaren kontrol zorrotza zein hurbileko senide eta adiskideen laguntza behar beharrezkoak dira horrelako gaitzei egoki aurre egiteko.