Bagoaz eta Sarek elkarrekin eskatuko dugu, urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan, euskal preso, exiliatu eta deportatuen oinarrizko eskubideen defentsa.  

Preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen zaintzaren inguruan dihardugun Sare-k eta Bagoaz-ek bat egin dugu, elkarrekin, urtarrilaren 9an, Bilbon eta Baionan, presoen sakabanaketaren zein aplikatzen zaizkien beste salbuespeneko neurrien indargabetzea eskatzeko. Biak ala biak, indartsu ari gara lanean giza eskubideen, gatazkaren konponbideen eta bakearen alde, eta horretarako pentsaera, ideologi eta arlo ezberdinetako hainbat lagun elkartu ditugu geure baitan. Orain, biek batera, elkarrekin burutuko dugu presoen etxeratzearen aldeko mobilizazioa.

 

Donostian Aieteko jauregian, Bakearen eta Giza Eskubidearen Etxean, jakinarazi dugu prentsaren aurrean ondorengo hilabeteotan elkarrekin lan egingo dugula, gatazkaren konponbide eta bakearen alde, gizartean gero eta zabalduago dagoen aldarrikapen eta konpromiso horren aldeko urratsak emateko. Sareren eta Bagoaz-en iritziz, ETAk su-etena iragarri zuenetik, gatazka gainditu eta konponbidean aurrera egiteko aukera ona izan da. “Tamalez, Madril eta Pariseko gobernuek Aieteko adierazpenari eman dioten erantzuna ez da euskal gizarteak, oro har, espero zuena izan”.

Prentsaurrekoan orain arte euskal gizartean giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde eman diren hainbat urrats aipatu ditugu, besteak beste, Foro Soziala, “Zuzen Bidean” Jaurlaritzaren proposamena, euskal preso eta exiliatu politikoen ekarpenak, Baionako (2014) eta Pariseko (2015) adierazpenak, eta, aldi berean, Christiane Taubira, Justiziako frantziar ministrak presoak Akitaniako kartzeletara hurbiltzeko aukerari buruz esandakoak nabarmendu dituzte.

Bagoaz eta Sareko ordezkariok adierazi dugu egoeran aldaketa espero dugula, hau da, itxaropen giroa nagusitu dadila orain arteko liskar, istilu, gorroto eta mendekuaren aurrean… soilik bide horretatik gaindituko baita espainiar eta frantziar gobernuen etengabeko blokeoa, eta lortuko dugu preso nahiz iheslariak etxeratzea.

Geure egin dugu Sarek eta Bagoazek euskal jendartean giza eskubideekiko den begirunea eta urtarrilaren 9an Baiona eta Bilbon burutuko diren mobilizazioetan kartzeletako politiketan aldaketak eskatuko ditugu, ez beste munduko ezer, egun indarrean diren legedi eta arauak, salbuespenik gabe aplikatzea, soilik; horrek asko erraztuko bailuke konponbidea eta bakea. Konkretuki, zera aldarrikatuko dugu, euskal presoen sakabanaketarekin amaitzeko, larriki gaixo dauden presoak askatzeko, betirako kartzelara kondenatzen dituen salbuespenezko legedia indargabetzeko eta Europako legediaren aurkako norabidean legearen urratze edo interpretazio okerrak uzteko. “Horren adibide argi eta garbia da, beste estatu batzuetan jada betetako zigorrak, hemen kontuan ez hartzea”.

Prentsaren aurrean argi adierazi dugunez, urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan arratsaldeko 17:00etan deitutako mobilizazioetan hainbat herritarrek bat egitea espero dugu, “izan ere, asko gara, ideologia politiko bat ala bestea izanda ere, preso daudenen giza eskubideen alde gaudenak”.

 

[otw_shortcode_button href=”http://sare.eus/wp-content/uploads/2015/10/manifestua-u9.pdf” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-page” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Akordioa jeitsi[/otw_shortcode_button]

 

 

Prentsan bildutakoa

Berria

Euskal presoen aldeko mobilizazioak antolatu dituzte Bilbon eta Baionan urtarrilaren 9rako.

Sare eta Bagoaz elkarteek egin dute bi manifestazioetarako deialdia. Sakabanaketa amaitzeko, gaixo larriak askatzeko, baldintzapeko askatasuna aplikatzeko eta “salbuespen legea” gainditzeko eskatuko dute, 17:00etan, Bilbon eta Baionan. Bi elkarteek “batasun estrategikorako ahalegina” izenpetu dute preso eta iheslarien eskubideen alde egiteko.

+ Jarraitu

Kazeta

Euskal presoen aldeko manifestazioak antolatuko dituzte urtarrilaren 9an Baionan eta Bilbon.

Bagoaz eta Sare mugimenduek euskal presoen aldeko manifestazioak antolatuko dituzte urtarrilaren 9an Baionan eta Bilbon. Bi mobilizazioak ordu berdinean eta helburu berdinen alde prestatuko dira: dispertsioaren bukaera, gaixorik diren presoen askatasuna eta baldintzapeko askatasunen aplikazioa.

 

+ Jarraitu

Diario Vasco

Sare y Bagoaz firman un acuerdo para dar pasos juntos.

Los colectivos han organizado dos manifestaciones, una en Bilbao y otra en Baiona, el 9 de enero en busca del fin de la dispersión de los presos vascos y la libertad de los presos gravemente enfermos.

+ Jarraitu

Naiz

Sare y Bagoaz reclamarán el 9 de enero en Bilbo y Baiona el respeto a los derechos de los presos.

Ambos colectivos han convocado dos manifestaciones para reclamar el fin de la dispersión en las cárceles españolas y francesas, así como la desaparición de otras medidas excepcionales que se les aplican.

+ Jarraitu

Ahotsa.info

Euskal presoen aldeko mobilizazioak antolatu dituzte Bilbon eta Baionan urtarrilaren 9rako.

Sare eta Bagoaz elkarteek egin dute bi manifestazioetarako deialdia. Sakabanaketa amaitzeko, gaixo larriak askatzeko, baldintzapeko askatasuna aplikatzeko eta “salbuespen legea” gainditzeko eskatuko dute, 17:00etan, Bilbon eta Baionan. Bi elkarteek “batasun estrategikorako ahalegina” izenpetu dute preso eta iheslarien eskubideen alde egiteko.

+ Jarraitu

 

Etb

Sare eta Bagoaz bat eginda aterako dira kalera urtarrilaren 9an.

“Presoen oinarrizko eskubideen errespetua” aldarrikatuko dute; besteak beste, gaixorik dauden presoak libre geratzea.

+ Jarraitu

Topatu.info

Urtarrilaren 9an euskal presoen eskubideen aldeko mobilizatzera deitu dute, Baionan eta Bilbon.

Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen zaintzaren inguruan diharduten Sare eta Bagoaz elkarteek elkarrekin egingo dute kolektibo horien oinarrizko eskubideen defentsa. Baionan eta Bilbon deitu dute mobilizatzera, 17:00etan. Presoen sakabanaketa zein aplikatzen zaizkien beste salbuespeneko neurriak indargabetzea eskatuko dute.

+ Jarraitu