Sare herritarrak azkenengo prentsaurrekoa burutu du larunbateko egun garrantzitsuaren aurretik.
La Bolsa eraikinean emandako prentsaurreko honetan, 9ko manifestazioaren zehaztasun teknikoak eman dira jakitera, egun guztian zehar kontutan eduki beharko direnak.
Goizetik karpa bat egongo da Areatzan, deklarazioak egiteko, argazkiak ateratzeko edota materiala erosi ahal izateko. Gainera, bertatik abiatuko dira Bilboko kaleak alaituko dituzten batukadak, txistulariak edo trikitilariak.
Manifestazioaren amaieran azken irakurketa egingo dutenen izenak ere eman dira jakitera: Xabier Euzkitzek eta Zuriñe Hidalgok irakurriko dute Bilboko Udaletxeko ekitaldian. Eta Teresa Toda eta Joseba Azkarraga bozeramaileek adierazi dutenez, kirolariak eta musika taldeak ere haiekin egongo dira.
Horretaz gain, pankarta eramango duten protagonisten izenak ere jakitera eman ditugu. Besteak beste, bertan joango dira, Fermin Muguruza, Alaia Martin, Rosa Rodero, Juan Mari Olano edo Gemma Zabaleta. Pankarta honen leloa “Giza esubideen, konponbidearen eta bakearen alde. Euskal Presoak Euskal Herrira” izango da.
Bukatzeko, kuestazioaren datuak ere jakitera eman ditugu, argi azalduz, bildutako dirua manifestazioak eragiten dituen gastuak kubritzeko erabiliko dela, eta Sareren “S” letra duten petoak edota poltsak eramango dituztela hauek. Kuestazio honetaz arduratuko diren bost izen esanguratsu eman dira jakitera: Paul Rios, Juan Mari Bidarte, Nazario Oleaga, Felix Cañada eta JM Barandiaran.
Ez dago aitzakirik, bi egun baino gutxiago geratzen dira.
Larunbatean Bilbora eta Baionara, harriak mugitzera,
Euskal Presoak Euskal Herrira ekartzera!
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
«Tienen que sentir que hay un pueblo que quiere mover estas piedras», afirma Sare.
Rosa Rodero, Fermin Muguruza, Iñaki Lasagabaster, Inaxio Kortabarria, Gemma Zabaleta y Juan Mari Olano son algunas de las personas que portarán la pancarta de la manifestación que recorrerá las calles de Bilbo el sábado. «Llenemos las calles por los derechos humanos. Traigamos a los presos y presas a Euskal Herria», han señalado los representantes de Sare.
> EITB
Larunbatekoa azken manifestazioa izatea espero du Sarek
“Mendekua eta gorrotoa atzean geratu diren seinale” izango litzatekeelako adierazi du nahi hori.
> BERRIA
“Harri horiek mugitu nahi dituen herri bat dagoela jakin behar dute”
Susmoak saiheste aldera, bost pertsona izendatu dituzte manifestazioan bildutako dirua biltzeko arduradun, tartean, Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohia. ‘Giza eskubideen konponbidearen eta bakearen alde. Euskal presoak Euskal Herrira’ leloa daraman pankarta eusten egongo da, besteak beste, Rosa Rodero.
> ARGIA
“Herri honek presoen eskubideen alorrean harriak mugitu nahi dituela nabaritu behar dute”
Larunbateko deialdi bikoitzaren aurrean, azken prentsaurrekoa egin dute Sareko kideek. Dispertsioaren amaiera, preso gaixoen askatasuna eta salbuespenezko legedia bertan behera uztea eskatuko dute Bilbon eta Baionan. “17:00etan bete ditzagun kaleak: aldarrikapenez, ilusioz eta itxaropenez”.
> 20 minutos
Rosa Rodero, Fermin Muguruza o Gemma Zabaleta portarán la pancarta de la marcha de Sare que realizará una cuestación
> Diario Vasco
Rosa Rodero, Fermin Muguruza y Gemma Zabaleta, entre otros, portarán la pancarta de la marcha de Sare
Los promotores de la manifestación del sábado en Bilbao llaman a «dejar las diferencias» y unirse para «traer a los presos vascos a Euskal Herria».
