Larriki gaixo dagoen Gorka Fraile presoak Badajozeko ospitalean jasotako tratua salatu du. Fraile, Badajozen dispertsatua egoteaz gain, mingainaren kartzinoma epidermoide gaixotasuna dauka.

Larriki gaixorik eta dispertsatua, zigor bikoitza. Salatu duenagatik, ospitalerako bidean esku-burdinak jarrita izateaz gain, ospitalean TAC bat jasotzen zuen bitartean, esku-burdinak ere jarrita izan zituen. Honek, eragin fisikoak izateaz gain, eragin psikologikoak ere izan zituen; logikoa denez, etika profesionaletik at dagoen jarrera salatu du Etxeratek, eta salaketa jarriko duela iragarri du.

Behin baino gehiagotan esan dugu larriki gaixo eta preso egotea bateraezinak direla; horri, gainera, ikuspuntu humanotik at dagoen tratua gehitzen badiogu, zer esanik ez. Larriki gaixo dauden presoek etxean behar dute, argi dagoelako ezingo dutela euren gaixotasuna espetxean behar bezala sendatu. Hala adierazi dute, besteak beste, osasun arloko hainbat langilek behin baino gehiagotan. Pertsona hauen etxeratzea eman arte, SAREtik osasun zerbitzu duina izatea exigitzen dugu, pertsona guztien eskubide minimoak bermatuz.

Bestalde, Euskal Herrian, giza eskubideen aldeko aldarrikapenek ez dute etenik. Jesus Maria Pedrosaren alarguna den Carmen Hernandez ere preso gaixoen askatasuna eskatu du aste honetan zehar.

Pedrosa, Durangoko PPko hautetsia zen, eta bere alargunak “baldintza horietan dagoen preso bat etxeratzea ahalbidetu beharko luke espetxe politikak” adierazi du.

Gainera, Antsoaingo eta Durangoko Udalek Fraileren eskubideen aldeko mozioak onartu dituzte.

Antsoaingo Udalak, osasun zerbitzu duina izatea eskatu zuen, eta Durangokoak Fraileren askatasuna. Bi udaletan, ia udal talde gehienek eskatu dute larriki gaixo dgoen presoaren askatasuna. Poztekoa da instituzioetan ere horrelako ekimenak ikustea, gizartearen aldarrikapen bat dena politikariek ere eurena eginez.