sarenaiz

sare-audio

Sare ekimenak word-kafea antolatu du igandean

Literatura eta musikaz gain, herri mugimendu eta aldarrikapen askoren plaza izaten da Durangoko azoka. Dispertsioaren errealitatea ere plaza honetara ekarri nahi izan du Sare ekimenak eta horretarako word-kafea antolatu dute igandean 12:00tatik 13:00tara Landako gunean. Sare ekimeneko Markel Onaindiak xehetasun gehiago eman dizkigu.

 

 

Egilea: Info7 irratia


sare-iritzia

Errealitate areagotua giza eskubideen alde

Durangoko liburuen eta diskoen azoka izango da asteburu honetan. Urtero bezala hamaika stand ibiliko ditugu eta nahi baino liburu gutxiago erosi. Liburuak hartu, ireki eta lerro solteak irakurriko ditugu. IKTak direla eta, ordea, liburuaren izaera eta forma aldatzen ari dira. Liburu elektronikoa ezagutzen genuen aurretiaz: dispositibo bakar batean testu asko izateko aukera ematen duen liburua.

[otw_shortcode_button href="http://etzi.pm/2014/12/errealitate-areagotua-giza-eskubideen-alde/" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-page" icon_position="left" shape="square" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]

 

Egilea: Koldo Bizkarguenaga, Etzi.pm


sare-albistea

En marcha la ley que impedirá la reducción de condena a lxs presxs vascxs

Gaur sartuko da indarrean Espainiako araudian 7/2014 Legea; zigorrak Europako Batasunean modu bateratuan hartu behar direla dioen araua. Euskal preso askori eragin behar lioke lege berriak: Frantzian edo Iparraldean atxilotu eta Parisek ezarritako zigorrak Frantzian bete ondoren, Espainiak ere zigortu dituen euskal presoei. Frantzian betetako espetxe urteak kontuan hartu, eta Espainiaren kartzeletan bete beharreko urteei gutxitu behar litzaizkieke, lege horren irizpidearen arabera. Baina hemendik aurrera datorrena ez da horren argia. Espainiak hartutako hainbat neurri ilunen ondorioz, euskal presoei ez zaie lege hori gainontzeko presoei bezala ezarriko.

 

[otw_shortcode_button href="http://www.berria.eus/paperekoa/1841/002/001/2014-12-04/euskal_presoei_kartzelaldia_murriztea_eragotziko_dien_legea_indarrean_da.htm" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]

 

Egilea: Berria