Arnaldo Otegirekin bildu gara Donostian, alderdi ezberdinetako hautagaiekin egiten ari garen erroldaren baitan.
Gaur goizean Sare herritarreko elkarguneko 3 ordezkari, Joseba Azkarraga, Amets Martínez de Heredia eta Xabin Juaristi EH Bildurekin, zehazki Arnaldo Otegirekin bildu gara Donostian, alderdi ezberdinetako hautagaiekin egiten ari garen erroldaren baitan.
Bilkuran Salatzen dut dinamika aurkeztearekin batera, aderdiek giza eskubideen bandera bere egitearen beharraz mintzo izan gara. Honekin batera, alderdiek eta instituzioek eman ditzaketen urratsen, akordioen eta iniziatiben inguruan ere hitzegin ahal izan dugu.
Egundaino alderdien arteko elkarlanerako izan diren zailtasunak gainditzera begira zubi lana egiteko dugun prestutasuna azalerazi diegu. Uste baitugu euskal presoen eta beraien senideen giza eskubideen errespetua, aurki osatuko den legebiltzarreko gehiengo zabalak bere egiten duen elementu komuna izango dela.
EHBilduk, begirunez hartu gaitu eta bere egin du Salatzen Dut dinamika, eta zentzu horretan oso gustora gaude. Gainera baikorki baloratzen dugu, elkarlanerako adierazi diguten prestutasuna.
Datozen egunotan gainontzeko alderdien hautagaiekin ere biltzeko asmotan gara, beraz izango duzue gure berri gehiagorik.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

















