Urriaren 15ean larriki gaixorik dauden euskal presoen eskubideen alde Donostiako kaleak beteko ditugu.
Iraila hasieran, kurtso politiko berria erabakiorra izan dadin, aktibazio ziklo berri bat irekitzera gindoazela jakinarazten genuen. Helburu garbi batekin, euskal presoen eta beraien senideen eskubideak errespetaraztea.
Hau lortu asmoz, SALATZEN DUT tresna ipini genuen euskal jendartearen esku. Jendarte zibilaren inplikazio handiagoa, eta alderdi politiko nahiz euskal instituzioen konpromiso handiagoa lortzeko helburua duena.
Zentzu honetan, gaurkoan beste urrats bat eman nahi dugu. Urriak 15ean jendarte zibilari, arratseko 5etan bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartuz, mobiliza dadin eskatzen diogu.
Gure helburua, 15ean Donostiko kaleak betetzea da; SALATZEN DUT PRESO GAIXOAK ETXERA, Madriletik eta Parisetik entzun dezaten; entzun eta sentitu gaitzatela… ez dugu nahi gauzak orain arte bezala jarrai dezaten, eta ez dugu utziko, larriki gaixorik diren euskal presoen bizitzarekin jolasten.
Espainiar legediak, larriki gaixorik diren presoen espetxealdi arindua baimentzen du arrazoi gizatiarrengatik.
Ez dugu eskatzen, iada barne legedian eta nazioarteko arauetan jasota ez dagoen ezer. Legea betetzea eta gizatasun pixka bat izatea da eskatzen duguna.
ESKUBIDE hau, nazioarteko itun ezberdinek ere jasoa da, horien artean 2015/12/17ko Nazio Batuen gomendioek, “Mandela Arauek” barne.
Hain zaila al da, beraien legedia betetzea?
Hain zaila al da, 10 euskal preso hauen kasuak aztertzea, soilik lege eta giza eskubide ikuspegitik?
Askotan esan izan dugu, sakabanaketaz gain, larriki gaixo diren euskal presoak espetxean mantenduz ezartzen den espetxe politika honek, gorroto eta mendeku logikari besterik ez diola erantzuten.
Eta gorrotoarekin, jendarteari ezinezko zaio benetako bake eta bizikidetza eskenatoki bateruntz urratsak egitea.
Cartagena de Indias-en aste honetan ikusi ahal izan dugunaren aurkakoa da hemen gertatzen dena. Borondate politikoa nahikoa baita konponbide eskenatokian aurrera egiteko. Baino espainiar Estatuak, bere mugaz gaindikoa txalotzen duen aldi berean, etxean eginbehar berberak egiteari uko egiten dio.
Guzti honegatik, 15ean, entzun eta sentituko gaituzte.
SAREren lehentasuna, eskubide urraketen eskenatoki hau, konponbidearenagatik aldatzea da. Eta uste dugu, euskal jendartearen gehiengoarena ere badela, ideologia eta alderdikeriaz gaindi.
Irakurketa hau da alderdiekin partekatu izan nahi duguna, azken 15 egunotan burutu dugun erroldan.
SALATZEN DUT aurkeztearekin batera, guztiek bat egiten duten lursoro komun honetan, beraien arteko ezberdintasunak alboratu, eta giza eskubideen defentsan jendarte zibila lagun gaitzaten eskatu diegu.
Aurreratu dezakegu, gure lehen bilkura hauen balorazioa, itxaropentsua dela.
Bilkurak egin diren tonua, irekitasuna eta gure irakurketarekiko sintonia mailak, hori aditzera garamatza.
Baina bide baten hasieran besterik ez gaude. Ilusioarekin, eta datozen bilkuretan urrats gehiago zehazten joango garen uste onarekin. Eta aurrerago ere izango duzue, honi dagokion berri gehiagorik.
Bitartean lanean jarraituko dugu,
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian aukeratu berri dituzten 75 legebiltzarkidetik 66, gai honen inguruko ibilbide orri bat adosten, irudikatzen? Bada, gaur eta hemen eskenatoki hau egingarria da; betiere, horretarako borondate politikoa balego.
SAREn, badugu borondate hori; larriki gaixorik diren euskal presoak etxera ekartzeko borondatea, dispertsioarekin amaitzeko borondatea, salbuespen legediekin amaitzekoa…eta horrela ikusaraziko dugu 15ean Donostiko kaleetan; hatz salatzailearen forma duen, giza eskubideen bandera hori altxatuz. Entzun eta sentitu gaitzatela. SALATZEN DUT.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

















