Gaur goizean Sare herritarra Justizia Conseller-rarekin, Justizia Komisioko bozeramaileekin eta Carme Forcadell Parlament-eko lehendakariarekin bildu da hurrenez hurren. Bilkuren balorazio oso baikorra egiten dugu, interesgarri, harkor eta babes adierazle izan direnak.
Carme Forcadell Katalunyako Parlamen-eko Lehendakariarekin izandako bilkura ostean, Joseba Azkarragak Sare-ren izenean, adierazpen hauek egin ditu:
Gobernu espainolak blokeaturiko eta konpondu gabeko bake prozesu baten errealitatea azaltzera gatoz Katalunyara, euskal jendartean dagoen kezka eta sentimenduaren enbaxadore moduan.
Norbere helburuak lortzerako orduan, jendarte zibilaren artikulazioak duen garrantziaren adibide izan da, Katalunya. Hain justu, benetako bake eta elkarbizitza eskenatoki baterako ibilbidean, euskal jendarteari dagokio funtsezko elementua bilakatzea. Ahalegin horretan dihardu Sarek, horren adibide, urtarrilak 14ko manifestazioaren deialdia da.
Aldiz, egungo espetxe politika mantentzeko asmoa baieztatu zuen Juan Ignacio Zoido barne ministroak atzo eginiko adierazpenetan. Urrunketa politika, larriki gaixorik diren presoena, zigorren batuketa ezarena… euskal presoen Giza Eskubideak urratzen dituen espetxe politika da. Errebantxa nahia eta gorroto ulergaitzak oinarri dituen espetxe politika. Zoido jauna, zergatik tematzen zarete irabazle eta galtzaileen inguruko politika oker hau mantentzen? Ez al zarete ohartzen, zuen jarrera arduragabeak ez digula uzten eskenatoki hau gorpuzten? Hainbeste ta hainbeste sufrimendu urteetan gogo biziz lortu nahi izan dena? Ez zarete ohartzen, ez zaretela konponbidean aurrera egiten laguntzen ari?
Alderdi Popularreko jaunok, Gobernuko jaunok, gatazkaren ondorioak mantentzen diren heinean ezingo dugu gatazka hau konpondutzat jo. Eta ondorioak dira, egunero eskubideak urratuak dituzten presoen kopuru garrantzitsua ere.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

















