Jagoba Codok preso jarraituko du, espondilitis ankilosantea izan arren

Jagoba Codok preso jarraituko du, gaixo larria egon arren. Espondilitis ankilosantea dauka Codok. Zoritxarrez berria ez den beste ankerkeria baten aurrean gaude, berriz ere. Gaixo larria eta preso egotea giza eskubideen urraketa garbia izateaz gain, legearen kontrakoa ere bada.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 14 hilabeteko zigor extra bat ezarri zion Codori, baina Espainiako Auzitegi Gorena zigor batuketa honen aurka agertu da orain. Gauzak horrela, ez ditu 14 hilabete gehiago bete beharko Codok, baina preso jarraituko du: gaixo larria eta preso.

jagobaEuskal presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko legediekin amaitu beharra dago.  Hasteko, euren bizitzaren kontrakoak direlako neurri hauek; eta berriz ere, senideak ere salbuespeneko egoeran kokatzen dituelako honek, azkenengo hauen eskubideen contra ere jokatuz.

Preso gaixoak gorroto eta mendekuan oinarrituta dagoen espetxe politika batean baino ezin dira kokatu. Eta bata zein bestearekin amaitu beharra dago; beharrezkoa da, premiazkoa da. Larriki gaixo dauden herritarrak ezin daitezke preso egon, eta espetxe politika ezin daiteke mendekuan edota gorrotoan oinarritu. Soilik horrela berma daitezke giza eskubideak.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare