Lorentxa Guimon, gaixo larria eta erietxean
Lorentxa Guimon euskal presoak Crohn izeneko gaixotasun larria pairatzen du 1991.urtean diagnostikatu ziotenetik. Hesteetako hanturazko gaixotasuna da hau, tratamendu berezia behar duen gaixotasuna, alegia. Tratamendu berezi hori espetxe barruan ematea oso zaila izateaz gain, baldintzak, argi dago, oso kaskarrak dira. Kaskarrak, bidegabeak, pertsonen giza eskubideen aurkakoak eta mendekuan oinarritutakoak.
Hau guztia agerikoa den arren, are agerikoagoa bilakatzen da Guimon erietxera eraman behar izan dutela enteratu garenean, espetxeko medikuek aginduta. Azaroaren 24an bere baldintzapeko askatasuna onartu zuten arren, fiskaltzak errekurtsoa jarri ostean, espetxean mantendu dute presoa. Urtarrilaren 14an erabakiko dute baldintzapean aske utzi edo ez, baina egoerak bere askatasuna lahenbailehen ematea exijitzen du; ezin du hainbeste itxaron, ezin dugu hainbeste itxaron.
Guimonek, gaixo dauden preso guztiek bezala, kalean egon beharra dauka, lehenbailehen. Izan ere, zenbat eta denbora gehiago eman espetxe barruan, orduan eta zailagoa izango da bere gaixotasuna sendatzea. Zentzu honetan, Bagoazek egin bezala, Sarek ere, eragile eta instituzio guztiei dei berdina egiten die: ez jarri oztopoak bake prozesuari, giza eskubideak errespetatu. Biak ala biak emateko, ezinbestekoa da preso gaixoen askatasuna.
Urtarrilaren 9an, Bilbon eta Baionan, mendekuan oinarrituta dagoen espetxe politikaren aldaketa eskatuko dugu Bilbon zein Baionan. Dispertsioaren amaiera eskatzen dugun heinean, euskal presoen giza eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatuko dugu eta eskubideen defensa horretan gaixo dauden preso guztiak kalera ateratzea ezinbestekotzat jotzen du Sarek.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!



























