Urtarrilaren 24an, igandean, zorigaiztoko beste albiste baten berri izan genuen.

Berria ez den albistea, baina gogorra bezain krudela bihurtu den berria: euskal preso baten lagun batek istripua izan zuen bisita baten bidean zegoelarik. Oraingoan, Olga Comesen adiskide batek pairatu behar izan zuen istripua, Mansillako (Leon) espetxera bisita baten bidean zegoelarik. Istripua Nafarroa eta Errioxa arteko mugan eman zen, kotxea errepidetik atera ostean. Istripua pairatu zuen lagunak ospitalean bukatu zuen, eta ondorioz, berak eta Olga Comes presoak bisita galdu zuten.

Zoriontzekoa da istripuak ondorio lazgarriagoak ez izatea. Baina ezin gara pozik agertu; gertatzen ari dena larria da eta premiazkoa da lehenbailehen amaiera ematea honi. Honi amaiera ematen ez badiogu, egun batetik bestera, asteburu batean zein hurrengoan, beste istripu baten aurrean egon gaitezke. Ezin dugu onartu, dispertsioan oinarritutako espetxe politikak ezin du aurrera egin.

Dispertsioak jada 16 pertsonen bizitzak eraman ditu aurretik, azkena 2007ko Eguberri egunean. Hala ere, azkenengo bederatzi urte hauetan euskal presoen senide zein hurbilekoek jasan behar izan dituzten istripuak hamaika izan dira. Batzuk ondorio krudelagoak izan dituzte, beste batzuk ez hainbeste. Hala ere, ekiditu zitezkeen ondorioak izan dira batzuk zein besteak.

Horregatik, Sare herritarretik, dispertsioarekin bukatzeko bidean jendarteko esparru ezberdinei adierazi nahi diegu:

> Hasteko, dispertsioa eta sakabanaketa bizirik mantentzen duten arduradun guztiei hauekin lehenbailehen bukatzeko eskatzen diegu. Presoen eskubideak urratzeaz gain, argi geratu da beste behin ere hauen senide zein adiskideen eskubideak urratuak izaten ari direla.

> Dispertsioaren amaiera eragin ditzaketen arduradunei ere pausoak emateko deia egiten diegu. Espero dugu, zentzu honetan, herri honetan zein Espainia eta Frantziako estatuetan ematen ari diren aldaketek hau lehenabilehen eragitea. Une historiko hau aprobetxatu beharra daukagu giza eskubideen defentsan sakontzeko. Nafarroako Parlamentuak astelehenean egindako salaketak bide honetan laguntzen du; hala ere, beharrezkoa da bide honetan sakontzea.

> Euskal jendarteko sektore zein pertsona ezberdinak aktibatzeko ordua da; giza eskubideen alde egotetik giza eskubideen defentsan lan egiteko gonbitea luzatzen dugu. Horretarako, urtarrilaren 10ean, aurreko eguneko mobilizazio anitz eta jendetsuaren ostean, martxan jarri genuen “Hartu trena” dinamikan parte hartzeko gonbitea luzatzen dugu. Bakoitza bere sektorean, bakoitza bere konpromiso mailarekin; baina denok izango dugu hekburu berdina. Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde lan egitea eta helburuak gauzatzea.

Giza eskubideak | Konponbidea | Bakea

Dagoeneko 16 lagunek galdu dute bizitza dispertsioak eragindako bidaietan.

1982-09-29: Rosa eta Arantza Amezaga Mendizabal | TolosaKoldo Amezaga euskal preso politikoaren arrebak, Aranda de Dueron izan zuten istripu batean hil ziren; Madriletik (etxetik 500km-tara) itzultzen ari ziren, bertan euren anaiaren aurka egindako epaiketatik. Istripu latz honetan Koldo Amezagaren beste arreba bat ere larriki zauritu zen. 2003-02-28: Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi Iturralde | Lasarte.Juankar Balerdi presoaren ama eta anaia, istripu baten ondorioz hil ziren. Ezbeharra Juankar Balerdi bisitatzera Almeriara (etxetik 1032km-tara) zihoazela gertatu zen. Aita ere, Joxe Balerdi, autoan zihoan eta Ospitalera eman behar izan zuten, larriki zauritua baitzegoen.
1990-07-01: Pilar Arsuaga eta Alfonso Isasi | Laudio.Maribi Ramila euskal preso ohiaren amak eta anaiak, istripu bat izan zuten Pola de Sanabria (León) herrian, eta istripu honen ondorioz hil ziren. Ezbeharra Ourenseko espetxean (etxetik 680km-tara) Maribi Ramila bisitatuta etxera itzultzen ari zirela gertatu zen. 2001-09-08: Iñaki Saez eta Asier Herize | Soraluze.Lourdes Txurruka preso politikoaren lagunek, bizia galdu zuten istripu batean. Ezbeharra Brievako espetxera (etxetik 400km-tara) bisita egitera zihoazela gertatu zen. Autoan zihoan beste pertsona bat ere larriki zauritu zen.
1997-03-14: Antxoni Fernandez | Algorta.Angel Figeroa preso politikoaren amonak, bizia galdu zuen 75 urterekin bere biloba bisitatzera Alcala Meco (etxetik 500km-tara) zihoala izandako istripuagatik. Ezbeharra Aranda de Dueron gertatu zen. 2003-11-29: Sara Fernandez | Iruñea.Iñaki Etxeberria presoaren laguna, Aranda de Dueron izandako istripu baten ondorioz hil zen. Fernandez Valdemoroko (etxetik 520km-tara) espetxera zihoan Etxeberria bisitatzera. Kotxe berean zihoan Izaskun Urkijo, Iker Zubia presoaren bikotea, eta bera egoera larrian eraman zuten Ospitalera.
1998-06-22: Jose Mari Maruri | Zierbena.Barakaldon izandako istripu batean hil zen, Langraitzeko espetxean preso aurkitzen zen bere seme Lander Maruri bisitatzera zihoala. 2004-06-03: Leo Esteban Nieto | Tolosa.Esteban Esteban Nietoren anaia (espetxean jasandako desasistentzia medikuagatik hildakoa), hil zen 1989ko apirilaren 3an Puerto de Santa María (etxetik 1135km-tara) espetxera zihoala izandako istripuaren ondorioz izandako jasandako istripuaren ondorioengatik.
1999-04-03: Mari Karmen Salbide | Ugao/Getxo.Txetxu Fernandez Perez de Nanclares(Via Nanclares) presoaren laguna, Logroñoko espetxean (etxetik 169km-tara) bisita bat burutu eta etxera itzultzen ari zela hil zen. 2004-12-06: Karmele Solaguren | Barañain.Ekain Gerra preso politikoaren ama, Sorian izandako istripu baten ondorioz hil zen. Ezbeharra Alcala Mecora (etxetik 500km-tara) bere semea bisitatzera zihoala gertatu zen. Bere senarra, Ekainen aita, Jose Luis Gerra Ospitalera eraman zuten egoera larrian.
2000-02-12: Ruben Garate Gonzalez de Artaza | Otxandio.Jose Antonio Fernandez presoaren laguna, Alcala Meco espetxean (etxetik 500km-tara) bisita egin eta etxera itzultzen ari zela izandako istripuaren ondorioz hil zen. 2007-12-25: Natividad Junko Oleaga | Gasteiz/Oñati.Txagorritxuko Ospitalean hil zen. Abenduaren 22an Unai Gonzalez Azua bisitatzera Teruelera zihoala jasandako istripuaren ondorioz; berarekin zihoazen bere alabarekin, Unai Gonzalezen bikotea, eta honen gurasoekin.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare