Martxoaren 27ko igandean, “Noticias de Navarra” egunkariak dispertsio politikaren ondorioak barnebildu zituen erreportaje batean, zehazki, txikiengan dispertsioak dituen eraginak barnebildu zituen.

dispersionErreportaje honetan, datu ezberdinak argitaratzen dira. Besteak beste, guztira 91 dira dispertsio politika pairatzen duten haur nafarrak; hauetako 22 senide zuzenak dira (aita edo amaren bat espetxean dute) eta beste 69ek senideren bat dute espetxean, nahiz eta euren gurasoak ez izan hauek.

Jakitera eman dituzten zifrak hurrengoak dira:

1.400 kilometro

Batez beste haurrek bisita bat egin ahal izateko bidaiatu behar dituzten kilometroak dira.

58 pertsona daude preso.

Euskal Herriko 392 pertsona preso dauden arren, 58 nafarroakoak dira.

16 pertsonek

bizitza galdu duten errepidean, bisita bat egitera zihoazela edo honetan bueltan zeudela.

Presoen %42 a

euren jaioterritik 800 kilometro baino urrunago daude. Beraz, bisita bat egiteko, 1600 kilometro baino gehiago egin behar dira: 800 joateko eta beste 800 bueltatzeko.

Guztira, 900 bat pertsona

ateratzen direla errrepideetara bisita bat egin ahal izateko kalkulatzen da.

Erreportajearekin amaitzeko, hezkuntza, osasun eta erlazio eskubideak urratuak direla argi eta garbi irakurri daiteke. Besteak beste, adingabeek, eskola egunak galtzen dituzte, klasekideekin harremanak galtzen dituzte edota estresa eta nekea pairatu behar dute, bidaien ondorioz.

Honen inguruan sentsibilizatzeko, apirila amaieran, Etxeratek, psikologoekin, hezitzaileekin eta politika hau pairatzen dutenekin hitzaldi ezberdinak egingo ditu; bertan, txikiengan dispertsioak zer nolako eraginak dituen azalduko dituzte.

ERREPORTAI OSOA IRAKURRI

Nola eragin die dispertsioak euskal presoen seme-alabei?

Olatz Iglesias, Ekai Prieto eta Peru del Hoyo gazteen lekukotza izan dugu Faktorian. Euskal presoen sakabanatze politikaren errealitatea ezagutarazteko asmoz, Etxerat elkarteak antolatutako “Haurrak eta Dispersioa” hitzaldi sortan hartuko dute parte.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare