sare3“Aske eta bizirik SOS, larriki gaixorik dauden presoak etxera” aldarrikatuko dugu abenduaren 8an eguerdiko 12:30etan Durangoko Liburu eta Diska Azokatik abiatuta egingo dugun manifestazioan. Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen egoera muturrekoa dela salatuko dugu: “pertsona hauen bizia arriskuan dago, osasuna galtzen ari dira, kartzelako baldintza gogorren ondorioz eta, han, ezin dutelako tratamendu egokirik jaso. Gainera une latz horietan, etxekoen eta lagunen babes zein maitasunarengandik urrun daude”.

Egoeraren larritasuna nabarmendu dugu Sareko ordezkariek gaur goizeko 11:00etan emandako prentsaurrekoan. “Egoera urgentea da eta konponbiderik ezean okerrera egingo du. Gaixotasunak ez daude erritmo politiko eta batzuen zein besteen interesei begira. Giza eskubideak ideologia ororen gainetik daude eta pertsona orori dagozkigu, baita kartzelan daudenei ere”. Guztira 12 dira gaixotasun larriak izan arren kartzelan dauzkaten presoak.

Aipagarria da gure ustez euskal jendartean bakearen eta konponbidearen aldeko urratsak nagusi direla. “Aldiz, Madrilgo eta Parisko gobernuek sufrimendua eragiten segitzen dute. Ez dute jarreraz aldatzeko asmorik. Giza eskubideen alde konprometituta gaudenok, harri eta oztopo asko gainditu beharko ditugu, hala ere, bide horretan; hainbat urraketen karga astuna; sakabanaketaren harritzarra eta gaixo dauden presoen askatasuna galarazten duten harriak”.

Beraz oztopo guzti horiei aurre egiteko jendartearen aktibazioa behar beharrezkoa da. “Denok batera tiratuta mugituko ditugu harririk astunenak ere. Bideko oztopoak garbitu eta etxera ekarriko ditugu”. Esan bezala abenduaren 8an manifestazioa deitu dugu eta abenduaren 10ean hainbat ekimen egingo ditugu herriz herri euskal presoen giza eskubideak urratzen direla salatzeko. Duela 67 urte Parisen abenduaren 10ean aldarrikatu zen Giza Eskubideen adierazpen unibertsala. “3. puntuak dio pertsona orok duela bizitza, askatasuna eta segurtasuna izateko eskubidea”.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Larriki gaixo dauden presoak etxeratzea aldarrikatuko du Sarek Durangon, abenduaren 8an.

Abenduaren 8rako mobilizazioa deitu du Sarek Durangon. Larriki gaixo dauden presoak etxeratzea aldarrikatuko dute eta horretarako jendearen aktibazioa eskatu dute. «Urgentea da eta konponbiderik ezean okerrera egingo du», nabarmendu dute.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Gaixo dauden presoak aska ditzatela eskatzeko manifestazioa izango da Durangon gaur zortzi.

Abenduaren 8an izango da manifestazioa (12:30), Sarek deituta. Euskal preso guztien egoera gogorra dela baina bereziki gaixo dauden presoen egoera muturrekoa dela nabarmendu dute; “haien bizia arriskuan dago”. Hamaika preso gaixo daude egoera larrian.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Sarek eritasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatuko du Durangon.

Herritarren sareak manifestazioa antolatu du hurrengo astearterako, gaixotasun larriak dituzten 11 euskal preso berehala aska ditzaten eskatzeko.

Jarraitu irakurtzen

> ANBOTO

Gaixotasun larriak dituzten euskal presoak askatzea eskatuko du Sarek Durangon.

Abenduaren 8rako manifestazioa deitu du Sare mugimenduak. Eguerdiko 12:30ean hasiko da Landakon. “Egoera urgentea da, minutu oro da erabakigarria”, adierazi dute Teresa Toda Sareko ordezkariak eta Gotzone Lopez de Luzuriaga gaixotutako preso ohiak.

Jarraitu irakurtzen