sarenaiz
“Dispertsioarekin amaitzeko, bultzada indartsuena Euskal Herrian eman behar dugu”
Erronka handia daukagu hemendik gutxira: Bilbon urtarrilaren 10ean egingo den mobilizazio erraldoia. Euskal Herrira NOW -orain, ahora, maintenant…- leloarekin hori irudikatu nahi dugu, Euskal Herritik mundura zuzentzen garela. Liburuxkak lagunduta, gure aldarrikapenak ahalik eta urrunen iristea nahi dugu, eta iristen diren tokietan -herrikoiak edota instituzionalak oihartzuna izatea. Informatuta izatearen ondorioz, konpromisoak eta ekimenak bizkortu nahi ditugu, Madrilengan eraginkorrak izango direlakoan. Baina, dispertsioarekin amaitzeko, presoak etxeratzeko bultzada indartsuena Euskal Herrian eman behar dugu. Konponbiderako ezinbesteko mugimendua da eta, konponbidea aurrera joan ahala, presoak kalera atera behar dira, benetako bakea lortu nahi bada.
[otw_shortcode_button href="http://www.etakitto.com/berriak/elkarrizketak/teresa-toda-sare-ko-partaidea-dispertsioarekin-amaitzeko-bultzada-indartsuena-euskal-herrian-eman-behar-dugu.html" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]
Egilea: ... eta kitto!
Markina-Xemeingo Sare martxan!
Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde lan egingo duen herritarren sarea martxan dago Markina-Xemeinen.
Domeka arratsaldean aurkeztu zuten Markina-Xemeingo Sare, eta lehenengo sarekideak ere egin dituzte.
Sare, euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen urraketagaz behin betiko eta errotik amaitzeko sortu den sare herritarra da; egitasmoaren protagonistak danok gara eta bat egin behar dugu», azaldu zuten. Jakitera eman zutenez, mugimenduaren erronka nagusiak sakabanaketagaz behin betiko amaitzea, gaixo larriak, 70 urtetik gorako pertsonak eta hiru laurdenak beteak dituzten euskal presoak, beste presoen modura, kartzeletatik irtetea, eta espetxealdi luzaketarik ez egotea dira. Hori dela eta, Jose Ramon Foruria Foru gaixorik dagoen preso politiko markina-xemeindarraren kasua aitatu zuten: «11:00etatik 18:00ak arteko ordutegia dauka kalean egoteko, astero Basaurira joan behar da sinatzera eta Bizkaitik ezin du irten. Nahiz eta kartzelatik kanpo egon ezin da esan aske dagoen pertsona bat denik.
[otw_shortcode_button href="http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2014/12/15/euskal-preso-iheslari-eta-deportatuen-eskubideen-alde-lan-egingo-duen-herritarren-sarea-martxan-dago-markina-xemeinen/" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]
Dispertsioarekin amaitzeko lurrikara osatu dute Gasteizen!
Arratsaldeko 18:30tan abiatu dira Desanparadasetik dispertsioaren harresia botatzeko.
“Astindu, mugitu, dipertsioarekin amaitu!” lelopean Florida Parkean amaitu da Gasteizko lurrikara, argi efektu eta guzti.
800 lagun inguru elkartu dira Gasteizen dispertsioaren harresiak eroriarazteko. Florida parkeko kisokoan amaitu den ekitaldi labur baten bitartez, bertan bildutakoek egindako zarata eta mugimenduak sortu duen energiari esker, kartzelako harresiak botatzea lortu dute.
Bertan bildutako energia positiboaz, dispertsioarekin amaitzeko lanerako gogotsu atera da jendea. Gasteizen sentitu den lurrikara hau ordea, Almeria edo Villepinten ere sentiarazi beharra dagoela adierazi dute ekitaldian. Eta orain, aurrera egin eta espainia eta frantziako "fallak" mugiarazi beharra dagoela azaldu dute oholtzara igo diren lagunek. Jendartearen presioa beharrezkoa da falla hori mugitzeko.
Pirotekniak ere izan du bere tokia eta ekitaldia Bilboko urtarrileko mobilizazioan parte hartzeko gonbidapenarekin amaitu da.
Giza eskubideen alde ari diren guztien agenda politikoetan sartu nahi dugu presoen gaia
Barren aldizkarian Teresa Todari egindako elkarrizketa.
[otw_shortcode_button href="http://barren.eus/barren/barren_0930_2014-12-05.pdf#page=8&zoom=100,-229,811" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-page" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Elkarrizketa osoa[/otw_shortcode_button]








