sarenaiz
Teresa Toda Azpimarra saioan elkarrizketatua izan zen
Urtarrilak 10 izpide, Teresa Sareren helburuak, nahiak, ekimenak eta abarretaz aritzen da. Baita dispertsioak eragiten dituen ondorio lazgarrietaz ere.
Egilea: Azpimarra, Eitb
Sare ekimenak word-kafea antolatu du igandean
Literatura eta musikaz gain, herri mugimendu eta aldarrikapen askoren plaza izaten da Durangoko azoka. Dispertsioaren errealitatea ere plaza honetara ekarri nahi izan du Sare ekimenak eta horretarako word-kafea antolatu dute igandean 12:00tatik 13:00tara Landako gunean. Sare ekimeneko Markel Onaindiak xehetasun gehiago eman dizkigu.
Egilea: Info7 irratia
Errealitate areagotua giza eskubideen alde
Durangoko liburuen eta diskoen azoka izango da asteburu honetan. Urtero bezala hamaika stand ibiliko ditugu eta nahi baino liburu gutxiago erosi. Liburuak hartu, ireki eta lerro solteak irakurriko ditugu. IKTak direla eta, ordea, liburuaren izaera eta forma aldatzen ari dira. Liburu elektronikoa ezagutzen genuen aurretiaz: dispositibo bakar batean testu asko izateko aukera ematen duen liburua.
[otw_shortcode_button href="http://etzi.pm/2014/12/errealitate-areagotua-giza-eskubideen-alde/" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-page" icon_position="left" shape="square" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]
Egilea: Koldo Bizkarguenaga, Etzi.pm










