sarenaiz
Euskal presoak hurbiltzearen aldeko herri jardunaldiak egin dituzte Baionan
Euskal presoak hurbiltzearen aldeko herri jardunaldiak egin dituzte Baionan. Bildutako ideiekin dinamikak sortu nahi dituzte Zuberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko ahalik eta herri zein sektore gehienetan.
Nola eman bukaera euskal presoen sakabanaketari? Zein dinamika prestatu horretarako? Nori zuzenduta? Eta zein helburu zehatzekin? Ez dira inolaz ere erraz erantzun daitezkeen galderak, baina horiei aurre egiten saiatu ziren atzo Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko dozenaka lagun, Bagoaz-ek Baionako Lan Burtsan antolaturiko jardunaldietan. Goiz oso batez talde txikitan eztabaidatzen aritu ondotik, proposamen zehatzak ere egin zituzten, eta horiekin guziekin «tresna kutxa» bat sortzea dute helburua, presoak hurbiltzearen aldeko dinamikak sor daitezen herriz herri eta gizarteko sektore ugaritan.
Mendiz mendi Etxera! ekimena Lizartzan
Lizartzan, MENDIZ MENDI ETXERA lelopean, irailak 20rako 24km.tako mendi martxa antolatu dugu, herriko presoen elkartasunaz gain, dispertsio politikak sortzen dituen ondorioei aurre egitea du helburu. Era berean Lizartza inguruak ematen digun naturaz gozatzeko aukera emanez.
Antolatzaileak gaur egun preso dauden Gari (Sevilla II) eta Aitor Agirrebarrenan (Puerto III) lagun eta senideak gara. Ibilaldi hau ezta lasterketa eta beraz 5.7 ordun egiteko aukera egonen da. Ondoren bazkaria izango dugu, ibilbidea amaitu dutenen artean hainbat produktu zozketatuko dira! Bestalde famili giroan egiteko beste ibilbide sinbolikoa egongo da 3km.takoa, eta ondoren umeentzako puzgarri zein ohe elastikoak ere egongo dira. Bi ibilbideetan apuntatzeko epea IREKIA DAGO:
MENDIZ MENDI ETXERATU ARTE!!!
Aldharrikatuz erakusketa Durangon
Irailaren 14tik 20ra bitartean, Aldharrikatuz erakusketa jasoko du Durangoko San Agustin kulturguneak. Bertan, Alaitz Areitio preso politiko iurretarrak parte hartu du, bertso batzuk landuz. Zigor Merodio presoaren eskulturak dira erakusketaren oinarri, eta pieza horiei eskainitako bertsoak dira Areitiorenak. Yon Troitiñok ere idatzi ditu bertso batzuk.
Erakusketan, presoek bizi duten egoera eta euren aldarrikapenak islatzen dira, bai eskulturen bai bertsoen bidez. Hiru presoak euren etxeetatik ehundaka kilometrotara daude, euren senide eta gertukoengandik urrun.
Horregatik, Sarek dispertsio politikaren berri eman eta salbuespenezko neurri hori amaitzea eskatzeko aprobetxatuko du erakusketa. Izan ere, presoen eta senideen giza eskubideak urratuta daudela uste du sare herritarrak.
Erakusketak iraun bitartean, hiru ekitaldi garatuko dira:
-Irailak 14, 19:00etan: Erakusketaren inaugurazioa. Teresa Todaren hitzartzea.
-Irailak 17, 19:00etan: Dispertsioa ezagutzen, Durangoko senideen eskutik.
-Irailak 19, 20:30ean: ‘Burdin hariak eta plastikozko gorailak’. Musika eta poesia ikuskizuna.
Erakusketaren ordutegia:
Irailaren 14tik 20ra, 18:00etatik 20:30era.
19an eta 20an, 12:00etatik 14:00etara ere bai.
Dispertsioaren liburuxka munduan zehar bidaiatzen ari da!
Viena, Amsterdam, Londres, Cascais, Bruselas, Palestina, Budapest, Albania, Galiza, Katalunia, Portugal, ...
Saretu liburuxka! Munduak ezagutu beza!
Zuk ere elkarbanatu nahi duzu? Eskuratu Donostia edo Gasteizko egoitzetan!
Edo pdf-an deskargatu www.stopdispertsioa.eus atarian.
El libro de la dispersión viaja por el mundo
Viena, Amsterdam, Londres, Cascais, Bruselas, Palestina, Budapest, Albania, Galicia, Catalunya, Portugal, ...
¡Compártelo! ¡Que se entere el mundo!




































