sarenaiz

Urtarrilak 14ean milaka eta milaka hatz salatzaile altxatuko ditugu

Imajinatzen al dituzue milaka eta milaka pertsona, autonomia kaletik udaletxeraino, hatz erakuslea altxatuta dutelarik?

Imajinatzen irudi horrek islatuko lukeen indarra?

Imajinatzen une hori lehen pertsonan bizitzea?

sare6Bada, urtarrilak 14ean irudi hori bera ikusiko duzue Bilboko karriketan, eta gainera, protagonistetako bat izanik egin ahalko duzue. Horrelako dimentsioko mobilizazio sozialean parte hartuko duten milaka eta milaka protagonista horietako bat.

Irudi indartsua, uste sendokoa… hatza guztiok batera altxatuz, inplikazio-maila areagotuz, finean, urrats bat aurrerantz eginez preso daudenen giza eskubideak errespeta daitezen aldarrikatzeko, eta gatazkaren konponbideari beharrezkoa den bultzada emateko, behin betiko eta justiziazko bakea lortze bidean.

 

Baina zer du berezitik hatza altxatzeak?

Hatza altxatzeak, igotzeak, jasotzeak badu zerbait berezia ikur gisara: errealitatea seinalatzen du, jendearen begi aurrean jarriz, eta gauzak izendatzen ikasteko, galdegiten, enpatizatzen, salatzen…ikasteko aproposa da.

Hatz erakuslearekin seinalatua ikusteak, jokaerak hobetzeko mugimenduak eragin ditzake.

Hatza altxaturik hemen nagoela aldarrikatzen dut, mundu honetakoa naizela. Hatza altxaturik, nire txanda da esaten dut, errespetuz eta irmoki, hemen nago, ikusgarria naiz, ikus nazatela Madriletik, Parisetik eta Bruselatik… eta izarretatik. Ikus dezatela hemen giza eskubideen aldeko herri bat dagoela, parte naizen herria, parte zarena, etor zaitez eta altxa nirekin batera eskua ikus gaitzaten.

Ikus eta senti gaitzaten. Indarra elkartasunean dagoelako, eta horixe da hain zuzen ere SAREk bere sorreratik sustatu duena, sentsibilitate ezberdineko herritarren dinamika bateratua, adostua. Denok batera hatzak altxatu, eta nik ere Salatzen Dut esateko prest diren sentsibilitateak.

Badakigulako euskal presoen giza eskubideen errespetua gehiengo zabal batek aldarrikatzen duela, eta gainera, berandu baino lehenago, lorpen kolektiboan amaituko den ibilbide honetan parte hartzaile izan nahi duela gehiengo horrek.

Horregatik, une honen garrantzia azpimarratu nahi dugu, behin betiko erabakiorra izan dadin. Horretarako, milaka hatz altxaturik bidea elkarturik egitearen beharra dugu, oinarrizkoa izango den aktibazio sozialaren erakusgarri, jendartea bere osotasunean martxan denaren erakusgarri.

Zentzu horretan, egokia deritzogun gogoeta bat aipatu nahi dugu: tren hau bi bagoiz osatuta dago, bata jendartearena eta bestea instituzioena, eta biak dira beharrezko aurrera egin ahal izateko.

Guzti honegatik, eragile politiko, sozial eta sindikal guztiak, instituzio guztiak ere, gure trenera batu daitezen deitzen ditugu. Giza Eskubideen, Konponbidearen eta Bakearen trenera.

Gogoeta honek eta beste batzuek ere, bide onetik goazela adierazten digute, euskal jendarteak, guztiok defendatzen dugun zoru komun honetan batzeko eta hatzak altxatzeko moduko heldutasun nahikoa duen adierazle.

Urtarrilak 14ean, jendarte honentzako erronka berri bat abiatuko da, eta zehazki, milaka eta milaka hatz salatzaile altxatuz abiatuko da.

NIK SALATZEN DUT, ETA ZUK?

INFORMAZIO GEHIAGO

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Sare emplaza a agentes e instituciones a sumarse a la manifestación de enero.

Sare ha hecho un llamamiento a la sociedad vasca a llenar las calles de Bilbo el próximo 14 de enero y ha emplazado a agentes políticos, sindicales y sociales, así como a las instituciones, a sumarse «al tren de los derechos humanos, la resolución y la paz». «Que vean que aquí hay un pueblo en favor de los derechos humanos», ha resaltado.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Sarek “hatz erakuslea altxatzera” deitu du

Urtarrilaren 14an Bilboko karriketan “preso daudenen giza eskubideak errespeta daitezen” milaka lagun bilduko direla gogorarazi dute, eta “neurri horretako mobilizazioan protagonista izateko” gonbita egin diete herritar guztiei.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Sarek urtarrilaren 14rako deitu du presoen eskubideen aldeko martxa

Gizarteari bultzada bat eskatu dio, “gatazkaren ebazpenean aurrera egiteko eta behin betiko eta bidezko bake egoera lortzeko”.

Jarraitu irakurtzen


Jendartearen parte hartzea konponbide prozesuan, Juan Jose Ibarretxe, Anaiz Funosas eta Julen Mendoza

Jardunaldien azken saioa atzokoa. Juan Jose Ibarretxe, Anaiz Funosas eta Julen Mendozak, jendartearen parte hartzea konponbide prozesuan, izan zuten hizpide.

Bat etorri ziren jendarteak horrelako prozesuetan izan behar duen parte hartzearen garrantzia azpimarratzerakoan. Baina jendartea bere osotasunean kontutan hartu beharraz ohartarazi zuten, alderdi eta instituzioak barne. Horretaz gain, Ibarretxek emakumeen parte hartzea ezinbestekotzat jo zuen. Funosas-ek iparraldean kolore guzietako alderdien inplikazioa lortu izanak duen garrantzia adierazi zuen. Eta Mendozak, gertaera bat baino, etapaz etapa gauzatu beharreko prozesu moduan ulertu beharraren premia.

> Pretsan bildutakoak

> GARA

Avanzar hacia la resolución del conflicto vasco de la mano de la sociedad civil

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Bakea, hemen eta orain

Gizartearen engaiamendua da bermerik onena bake prozesuen arrakastarako. Ondorio hori atera daiteke Gizartea gatazken konponbiderako eragile aktibo gisa izeneko mahai inguruan esandakoetatik. Solasaldian, hizlari aritu dira Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia (EAJ), Anaiz Funosas Bake Bidea-ko kidea eta Julen Mendoza Errenteriako alkatea (EH Bildu).

 

Jarraitu irakurtzen


Zigor batuketaren inguruko Jardunaldiak Durangon

Abenduaren 3an, goizeko 11:30etatik aurrera Zigor batuketaren inguruko jardunaldiak burutuko ditugu Durangoko San Agustin aretoko sarreran.

11:30etan BILKURA DIGITALA

Iñaki Lasagabaster abokatuari, zigor batuketaren inguruko galderak egiteko aukera izango da #GizaEskubideak traola erabiliz edo hurrengo web orrian sartuz:

GALDERA EGIN

12:00etan HITZALDIA “Salbuespenezko legedia eta zigor batuketa”

Idoia Ibero, sarekidea
Iñaki Lasagabaster, abokatua
Bego Atxa, abokatua

13:00etan MANNEQUIN CHALLENGE

Urtarrilak 14ko manifestaziora deitzeko bideoa grabakatuko dugu guztion parte hartzearekin. Baino zer da Mannequin Challengea?

IKUSI ETA ENTZUN

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Rosa Rodero, Sara Buesa, Karmen Galdeano eta Unai González Azua, indarkeria ezberdinen biktima askotarikoak, beraien testigantzak elkarbanatu zituzten

Jardunaldien bigarren eguna atzokoa. Hizlariak Rosa Rodero, Sara Buesa, Karmen Galdeano eta Unai González Azua indarkeria ezberdinen biktima askotarikoak. Mahai inguruaren goiburuaren leloa, Sufrimenduari ateak itxi eta itxaropenaren leihoak ireki, bere egin zuten guztiek, bakoitzak bere bizipenetik abiatuz.

Giza eskubideak errespetatu beharra ere bere egin zuten, eta zentzu horretan, euskal presoen sakabanaketa gaitzetsi zuten.

Finean, kontakizun askotarikoz osaturiko memoria anitza, eta berriro errepika ez dadin, konpondu beharrekoak konpontzeko eskatu zieten politikariei.

Jende asko bertaratu zen atzokoan ere, jendartearen erantzun onaren erakusgarri.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Víctimas de distinto signo comparten sus testimonios y piden avanzar en la resolución

Cuatro víctimas del conflicto, de diferente signo, se han reunido en Gasteiz en las jornadas organizadas por Sare con el objetivo de compartir sus vivencias y sus reflexiones para aportar a la resolución y la convivencia.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Oinazetik, bake ahotsak

Sarek askotariko biktimen bizipenak bildu ditu Gasteizen antolatu dituen bake eta elkarbizitzarako jardunaldien bigarren saioan. Aldeak izan dira, baita adostasunak ere.

 

Jarraitu irakurtzen

> Euskadi Irratia

‘Sufrimendu guztiak mahai gainean jarri behar dira aurrera egiteko’

Carmen Galdeano GALen biktimak Sarek egindako jardunaldietan parte hartu du.

Jarraitu irakurtzen


J. Antonio Pallin, Iñigo Iruin eta Iñaki Lasagabaster euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen egoerari buruz mintzatu ziren

J. Antonio Pallin, Iñigo Iruin eta Iñaki Lasagabaster euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen egoerari buruz mintzatu ziren

Atzo abiatu ziren Gasteizen, Sarek antolaturiko bakea eta bizikidetza jardunaldiak, Jose Antonio Martín Pallín, Iñaki Lasagabaster eta Iñigo Iruin juristen hitzartzeekin. Mahai inguruak harrera oso ona izan zuen, jende askoren parte hartzearekin. 3 hizlariek bat egin zuten, euskal presoei ezartzen zaizkien neurriek duten salbuespen izaeraz. ETAk armak utzi zituenetik 5 urte pasa direnean, zentzugabetzat jo zuten egoera hau aldatu ez izana. Besteak beste, Frantzian beteriko zigorren batuketa eza, sakabanaketa eta salbuespen legediak jorratu zituzten.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Pallín, Lasagabaster e Iruin remarcan las trampas legales contra los presos

Las jornadas convocadas por Sare en Gasteiz con la colaboración del Ayuntamiento han comenzado hoy con un debate jurídico sobre la cuestión de los presos vascos. El magistrado del Supremo Martín Pallín, el catedrático Lasagabaster y el abogado Iruin han desgranado las trampas legales para no descontar condenas o mantener la dispersión.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Legea, giltzarrapo modura

Espainiako Estatuaren kartzela politikak euskal presoen eskubideak nola urratzen dituen aztertu dute Sarek bakeaz eta elkarbizitzaz antolatutako jardunaldietan.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Martín Pallín reclama en Gasteiz el fin de la dispersión

El magistrado emérito del Supremo pide que se explique por qué se sigue aplicando cuando ETA ya ha dejado las armas.

Jarraitu irakurtzen


Soraluzeko hainbat zinegotzi eta alkate ohiek 70 urtetik gora dituzten preso eta exiliatuen giza eskubideen aldeko adierazpena sinatu dute

Soraluzeko hainbat zinegotzi eta alkate ohiek 70 urtetik gora dituzten preso eta exiliatuen giza eskubideen aldeko adierazpena sinatu dute.

agerraldia_sare_soraluze
Soraluzen EAJ, PSE-EE, EA, ezker abertzalearen plataformetan eta EH Bilduko zinegotzi eta alkate izan diren 44 herritarrek agerraldia egin dute gaur goizean Soraluzeko antzokian. Sinatu duten adierazpenean, arrazoi humanitarioengatik, 70 urtetik gora dituzten Eloi Uriarte Diaz Gereño eta Sebas Etxaniz Alkorta soraluzetarren eskubideak errespeta daitezela eskatzen dute, Uriarteri erbestetik itzultzen utzi eta Etxani espetxetik atera dezatela eskatuz.
  • Eloi Uriarte Diaz de Gereñok (iheslaria) 74 urte ditu. Miarritzen bizi da eta 42 urte daramatza etxera bueltatu ezinik.

  • Sebas Etxaniz Alkortak 73 urte ditu. Jaiotzez elgoibartarra da, baina Soraluzera ezkonduta dago. Preso dago Asturiasko Villabona kartzelan, eta legearen arabera, dagoeneko, baldintzapeko askatasunean egon behar luke.

Adierazpenean eskatzen da, 70 urtetik gora edo gaixotasun larriak dituzten preso eta erbesteratutako pertsonen  giza-eskubideak errespetatu daitezela. 2016ko martxoan Donostia, Iruñea, Gasteiz eta Oreretako alkateek sinatu zuten adierazpen bera da.
Ekimen hau, preso, iheslari eta deportatuen giza-eskubideen alde diharduen Soraluzeko Sare Herritarrak bultzatu du.

ADIERAZPENA


ASKATASUNAZ GABETUTAKO PERTSONAK LARRIKI GAIXO EDO ADINDUNEN GIZA ESKUBIDEEN APLIKAZIOAREN ALDE
Idatzi hau sinatzen dugunok uste sendo bat partekatzen dugu: pertsona ororen giza eskubide guztiak defendatu behar dira. Guztiok ditugu eskubide horiek, bai eta askatasunaz gabetuta daudenek ere.
Gainera, ideologia desberdinekoak garen pertsonak ere gure herrian larriki gaixo dauden edo 70 urte baino gehiago duten presoak izateak batzen gaitu. Hau izanda egoera, eta beren eskubideak errespetatzen ez direnez, dagokigun erantzukizunagatik eta arrazoi humanitarioengatik besterik ez bada ere, gure jarrera adierazi nahi dugu eta eskatu pertsona horiek kartzelatik ateratzeko, bai eta egoera berean dauden gainerako guztiak ere.
Lau arrazoik bultzatzen gaituzte jarrera honetara:

[Lehenengo arrazoia] Pertsonen duintasuna errespetatzea, bai eta askatasunaz gabetuta daudenena ere. Guk nahi dugun gizartean botere publikoek pertsona ororen giza duintasuna errespetatzen dela zaintzen dute, iruditzen zaigulako giza duintasunaren printzipio gorena urratzen duen gizarteak ez duela gizakia bera errespetatzen eta gabezia demokratikoa ikaragarriak dituela. Pertsonaren duintasunaren aurkakoa da gaixotasun larria eta sendaezina duen pertsona bat kartzelan mantentzea tratamendua jasotzeko egokiak ez diren baldintzetan.
[Bigarren arrazoia] Zigor jasangaitzen aurka adierazten dugun jarrera da, ez zigorra ezartzerakoan soilik, baizik eta baita zigorraren garapenean ere. Gaixotasun larria eta sendaezina duen pertsona bat askatasunez gabetuta edukitzeak suposatzen du giza duintasunaren printzipioa urratzea, eta kasu askotan zigor bikoitza da, askatasunez gabetutako pertsona horren sufrimendua eta, ondorioz, zigorra bera ere, espetxeratutako beste edozein pertsonarena baino askoz ere handiagoa baita.
[Hirugarren arrazoia] Egoera hauetan legezkotasuna zorrotz aplikatu behar litzateke eta ez dira hala egiten ari, arlo juridikotik haratago doazen hainbat arrazoirengatik.
[Laugarren arrazoia] Azkenik, gure ustez gaixotasun larria eta sendaezina duen preso bati espetxetik ateratzeko aukera ukatzeak zigorraren birgizarteratzeko printzipioa urratzen du. Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 1991ko urteko memoriak adierazten zuen gaixotasun larri eta sendaezina duten presoen kasuan askatasunez gabetzeko zigorrek ez dutela betetzen helburu nagusia, alegia, zigortutakoa birgizarteratzea. Zigortzeko helburua besterik ez du ia agonian dagoen norbait kartzelan mantentzeak, ez du zentzurik birgizarteratzera bideratzea agonizatzeko eta hiltzeko besterik kartzelatik irtengo ez den norbait.
Hartara, bergizarteratze-printzipio honek are garrantzi handiagoa du euskal gizartean bakea eta bizikidetza eraikitzeko saiakera honetan. Inolako zalantzarik gabe, eta ikuspegi politikotik, bakea egonkortzen laguntzen duelako eta premiarik gabeko sufrimendua saihesten duelako, horrek ez baitu gizarte berrirako bidea zaildu besterik egiten. Alabaina, ikuspegi juridikotik ere garrantzitsua da, jada ez baitago arrazoirik Estatuko Administrazioaren ustez herritarren segurtasunerako arriskutsua izan daitezkeenik, eta eskubidea ezin delako errealitate sozial berri horretatik bereizi, eta horren arabera interpretatu behar delako. Hartara, ez luke behar eragozpen politiko edo legalik kartzelatik ateratzeko gaixotasun larriak eta sendaezinak edo 70 urte baino gehiago dituzten presoak.
Azkenik, adierazi nahi dugu konpromiso irmoa dugula pertsona ororen giza eskubide guztiak defendatzeko eta eraikitzeko gizarteak ikusi nahi duen egoera demokratikoa; bakea eta bizikidetza oinarri dituena.

SINATZAILEAK


AIZPURU EGUREN, Jose Francisco
AKIZU AIZPIRI, Roke
AKIZU ORMAZABAL, Jesus Mª
ALBERDI ETXANIZ, Fernando
ALDAZABAL BASAURI, Iker
ARGARATE MAIZTEGI, Ramon
ARGARATE UZIN, Mikel
ARIZAGA URIZAR, Jose Luis
ARLUZIAGA ARIZNABARRETA, Hiart
ARRIBILLAGA ASKASIBAR, Cristobal
ARRIBILLAGA BERETXINAGA, Xabier
ARTOLAZABAL ARLUZIAGA, Jesus Mª
AZCONA MIGUEL, Marino
BADIOLA QUINTANILLA, José Luis
BASAURI LETE, Jose Angel
DE CASTRO LETE, Lorea
ELIZBURU MUNIOZGUREN, Santos
ETXEBERRIA ARIZAGA, Mª Rosa
GABILONDO LUGARIZARISTI, Francisco Javier
GALARRAGA ARANA, Luis Felipe
GALLASTEGI ALDAZABAL, Ramon
GARMENDIA ONDARRA, Xabier
HERNALTES GABILONDO, Jose Joaquin
IÑURRIETA LABAIEN, Xabier
ISASTI ARZUAGA, Nerea
KORTABARRIA ARANBURU, Luis Mª
LACUESTA DE LA FUENTE, Larraitz
LARRAÑAGA ORBEA, Etzozi
LARREATEGI AZURMENDI, Unai
MAIZTEGI ABOITIZ, Regina
MORO ZURIARRAIN, Jose Agustin
MURO PEREZ DE HEREDIA, Monika
MURO VELASCO, Pablo Mauricio
NARBAIZA AZKUE, Maite
OCARIZ REMIREZ, Mª Angeles
PEREZ TEMPRANO, Nerea
PRIETO OREGI, Aitor
SANTIAGO ARIZAGA, Mikel
TARDIO CHANO, Jose
TREBIÑO GALARRAGA, Bittor
TXURRUKA MADINABEITIA, Lourdes
UNAMUNO ARANBURU, Ainhoa
VALERO ALBERDI, Pilar
ZABALA ARRIETA, Nagore

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi du iaz atzemandako diruari buruzko auzi saioa

sareSare herritarraren lanaren aurkako zenbait jarrera kezkagarrik, sortzen diguten nekeaz jakinarazteko deitu zaituztegu agerraldi honetara.

Jakinekoa bada ere, ez dago soberan gogoratzea, Sare erakunde legala dela, Eusko Jaurlaritzaren elkarteen erregistroan izena emana duena, eta euskal presoen eskubideen urraketaren amaiera lortzeko, eta benetako bake eta bizikidetza eskenatokirantz aurrera egiteko lan egiten duena.

Guardia Zibilak, auzitegi nazionalaren agindupean, Bilbon ospatu zen urteroko manifestazioan bildutako 104.000 euro (berorren antolakuntza gastuak ordaintzera bideratuak zeudenak) konfiskatu zitueneko operaziotik 2 urte betetzera doazenean, judizialki ere erantzutera, behartu gaituen AN-ren jarrera baten aurrean aurkitzen gara.

Jakin badakigun arren, benetako botere banaketarik ez dela. Jakin badakigun arren, justiziaren zati batek men egiten diola botere politikoari, Sarek, bere garaian, konfiskatu zitzaion diru kopuruaren itzulera eskatzeko prozesua abiatu zuen.

Hau horrela, bihar Sarek Auzitegi Nazionalean jarritako errekurtsoa ikustekoa zen. Konfiskaturiko diruaren, itzulera eskaera aztertu asmoz.

Baino, gure eskaeraren erabakia hartu behar zuten epaileak zeintzuk izango ziren jakinarazi zitzaigunean, harriduraz jaso genuen.

Berauek, Concepcion Espejel, Enrique Lopez eta Jose Ricardo de Prada dira. 
Hori jakin ahala, Sarek Concepcion Espejel eta Enrique Lopez-en aurkako errekusazio idatzia aurkeztu zuen. Beste hainbat auzietan errekusatuak izan diren arrazoi berberangatik eskatu genuen guk ere.

Beraien PPrekiko kidetasuna jakinekoa da. Eta hainbat auzietatik apartatuak izan arren, bitxiki, guri ezartzen dizkigute. Jakin arren, PPkiko kidetasunak, alderdi horren ekintzekin zerikusia duen edozein auzietatik baliogabetzen dituela.

Eta ezbairik gabe, Sarek bildutakoaren konfiskazioak, operazio hura agindu eta arrazoitu zuen alderdiarekin harreman zuzena du.

Beraz, partzialtasuna agerikoa da. Eta errekusazio hau ez balitz onartuko, sententzia idatzia legoke.
Nazkaturik gaude, epaileen erabakiak errespetatu beharraz hitzegiten zaigulako. Errespetu hori irabazi behar da, eta justiziaren inpartzialtasuna, praktikan irabazten da.

Atzo arratsaldez jakin genuen, 2 epaile hauek auzi honetatik apartatzeko gure eskaera onartu edo ez erabakitzen duten arte, biharko aurreikusitako bista bertan behera geratzen dela.

Adi adi egongo gara, hartzen duten erabakiaz. Bi epaile hauek mantentzearen aldeko hautua egiten badute, justizia partzial, injustu eta politizatu batez hitzegiten jarraitu beharko dugu.
Eta galdera hau luzatu nahi diogu, nahiz euskal jendarteari, eta baita alderdi politiko eta instituzioei ere.

¿Nork konpondu behar digu egindako kaltea? Bi urte daramatzagu, injustuki kenduriko diruaren itzuleraren zain; manifestazio hura antolatzen parte hartu zuten enpresekiko zorpeturik, eta orain, hainbeste denboran zain egon ondoren, partzialtasuna agerikoa duen epaimahaia ezarri nahi digute.

Hau, mundu zibilizatuko beste edozein herrialdetan, bista hau erabat baliogabetzeko xedea izango litzateke. Edo hobeto esanda, ez planteatzeko begirunea izango lukete.

Baina justizia politizatu honen jarrerari, autonomi erkidegoko Gobernu delegatuarena gehitzen zaio. Ustezko etsaien aurkako kruzada batean murgildurik dena, baina barregarri geratzen dena egun batean eta bestean ere. Gaindituta zeundela uste genuen garaiak gogorarazten dizkiguna.

SAREk, Gasteizko udalaren babesarekin, bakea eta bizikidetzaren aldeko jardunaldi batzuk antolatu ditu.

Bada, Delegatu honek, helegite bat aurkeztu du epaitegian jardunaldi hauek ospatu ez daitezen, berauen mamiaren inguruan ezertxo ere jakin gabe.

Normala dela uste al duzue, jardunaldi hauetako parte hartzaileetako batzuk Sara Buesa, Rosa Rodero, Martin Pallin edota Ibarretxe Lehendakaria direnean, biktimen duintasunarekiko erasotzat jotzea?

Delegatu honen ustez bai. Ondorioz, bizikidetzarantz aurrera egitea oztopatzen ari diren, iraganeko tik guzti hauekin amaitu beharra dago.

Min egiten ari zaizkigu. Gure lanarekin aurrera egitea oztopatzen ere. Edota gure dirua konfiskatuz, edota gure helburuen aldeko lanik egin ez dezagun saiatuz.

INJUSTIZIA POLITIKO JUDIZIALEI AURRE EGIN DIEZAIEGUN.
EGIN DEZAGUN, BETI EGIN IZAN DUGUN BEZALA. ERRESPETUTIK, BAINA IRMOTASUNEZ.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Suspenden la vista en la que se iba a tratar la devolución del dinero requisado a Sare en enero de 2015

La Audiencia Nacional ha suspendido la vista en la que se iba a tratar la devolución del dinero recaudado por Sare en la manifestación solidaria de enero de 2015. Además, la red ciudadana ha denunciado que Carlos Urquijo ha recurrido la ayuda concedida por el Ayuntamiento de Gasteiz para la celebración de unas jornadas sobre paz y convivencia en la capital alavesa.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Bertan behera utzi dute Sareri iaz atzemandako diruari buruzko auzi saioa

Presoen eskubideen aldeko plataformak salatu du Carlos Urkijok helegitea aurkeztu izana Gasteizko Udalak emandako laguntza baten aurka.

 

Jarraitu irakurtzen

> El Correo

Sare denuncia “hartazgo” ante injusticias judiciales para bloquear su trabajo

La red de apoyo a los presos de ETA, Sare, ha mostrado hoy su “hartazgo” por las “injusticias” judiciales y políticas que, según ha denunciado, buscan “bloquear” el trabajo de esta organización “legal” para acabar con “la vulneración de los derechos” de los presos.

Jarraitu irakurtzen

> El Correo

SARE denuncia que el Delegado del Gobierno quiere impedir unas jornadas en las que participan víctimas de ETA

Desde la Delegación del Gobierno puntualizan que no se han recurrido las jornadas, sino las ayudas concedidas por el consistorio vitoriano a SARE, sin tener en cuenta a qué fueron destinadas.

 

Jarraitu irakurtzen